GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 15-10-2006
Amagoia MUJIKA
Kirikoketa eguzkitsua gallartan
Eguraldi paregabea eta jendetza Gallartako Sagardo Egunean. Pentsa,350 kilo sagar txikitu eta zanpatu zituzten banatzeko eta denabukatu zen. Besteurteetan sobera izaten dena sagardotarakoerabiltzen dute,baina, aurten,batere ez.

Jesus Angel Mediavilla, Gallartako Sagardo Eguneko antolatzaile eta bultzatzaile nagusietakoa, gustura zegoen eguerdi parteko bazkaria prestatzen. «Eguraldia portatu da eta benetan arrakastatsu joan da goiza», agertu zuen 250 lagunentzako herri-bazkariaren prestaketan jo eta su ari zela. Atzoko jaia ez ezik, oro har, aurtengo sagar uzta bikaina izan dela nabarmendu zuen eta horren erakusgarri adierazi zuen atzo txikitu eta zanpatutako sagarraren zukua kategoriakoa atera zela. Urtero egiten dute sagar zukua eta normalean sobera izaten denez, sagardotarako erabiltzen dute plazan edaten ez dena. Atzo, ordea, 350 sagar kilotik ateratako muztio dena edan zuten Gallartara bertaratu zirenek.

Sagar zuku hori ateratzeko modua berezia da, Kirikoketa Besta baita Gallartako Sagardo Egunaren xarma handiena. Mediavilla bera 1998. urtean sagardoa egiteko modu desberdinak ikertzen hasi zen eta bi urte eman zituen lan horretan zorrotz, Euskal Herriko hamaika txoko bisitatu eta bertako ohituren berri jasoz. Hortik jaso zuen Kirikoketa Besta.

Onomatopeia bat da kirikoketa eta hiru kirikoketarik ­dantzarik­ beren zurezko mailuekin sagarrak kolpatzean ateratzen duten soinua biltzen du. Hori guztia egurrezko kaxa handi baten gainean egiten da, irrintzi eta adar doinuek lagunduta. Hortik aurrera, oso garrantzitsua da kirikoketariak erritmo egokiz aritzea, txalapartarien modura. Lana, beraz, jai bihurtzen da Kirikoketarekin. Hortik aurrera, apurka-apurka zanpatutako sagarretik ateratzen den zukua ikusleen artean banatzen da.

Mediavillak agertu zuenez, Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeak ­Sagardo Egunaren antolatzaileetako bat­ harreman estua dauka Baztango Jo Ala Jo Dantza taldearekin eta, noski, atzo Gallartan ziren bisitan. «Baztango lagunek asko erakutsi digute Kirikoketaren inguruan, maisu handiak baitira ohitura horretan. Asko eskertu behar diegu», adierazi zuen aditu horrek. Baztango dantzariez gain, Gallarta inguruko dantza taldeek ere ez zuten hutsik egin eta atzoko festan parte hartu zuten dantza erakustaldi bikaina eskainiz.

Dantzariak ez ezik, bertsolariek ere parte hartu zuten Kirikoketa jaian. Gainera, goiz guztian kalejira giroa izan zen nagusi eta eguerdiko herri-bazkariaren ostean ere izan zen zer ikusi. Pentatlon izenez bataiatu zuten herri-kirol txapelketa berezia izan zen. Txalaparta erakustaldiak eta Euskal Herriko musikaren inguruko kontzertu batek itxi zuen eguzkiak dotoretutako eguna. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Mensaje de firmeza y pocas cosas nuevas
Jendartea
Condenado a once meses por agredir a un inmigrante
Jendartea
«Orain da garaia AHTren aurka etengabe ekiteko»
Euskal Herria
Ningún sector político niega ya que el derecho a decidir corresponde a la ciudadanía vasca
Kirolak
Athletic Reala baino dezente gehiago izan da historiako lehen derbian
Mundua
El Consejo de Seguridad impone sanciones rebajadas a Pyongyang
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss