GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 15-10-2006
- Lau eta Erdia
Oinatzen baliabideek eta indarrak Capellanen erreserbak ahitu zituzten
·Errioxarra partida hasierako erritmo bizian ito zen eta Leitzakoak Eugiren aurka jokatuko du

CAPELLAN 10
BENGOETXEA VI 22

Pilotakadak: 712. Iraupena: 77. Markagailua: 1-0, 1-2, 3-2, 3-3, 4-3, 4-5, 5-5, 5-7, 7-7, 7-15, 9-15, 9-18, 10-18, 10-22. Sakeak: 2 Capellanek eta 3 Bengoetxea VI.ak. Tantoak: 4 Capellanek eta 11 Bengoetxea VI.ak. Hutsak: 7 Capellanek eta 4 Bengoetxea VI.ak. Marraz atzera: 1 Capellanek. Gorabeherak: Sarrera polita Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Jon ORMAZABAL

GASTEIZ

Oinatz Bengoetxea gaztearen defentsak, erasorako baliabideek eta bere freskotasunak Miguel Capellan beteranoaren indar erreserbak ahitu zituzten erritmo biziko partida hasieran eta bere nagusitasun fisikoari errenta ateraz, Leitzako aurrelariak garaipena eskuratu zuen eta Patxi Eugiren aurka jokatuko du final-zortzirenetan.

Bi zati oso desberdinetako partida eskaini zuten atzo Oinatz Bengoetxeak eta Miguel Capellanek Iruñeko Labrit pilotalekuan. Ohikoa duen bezala, hasiera-hasieratik, errioxarra denak ematera irten zen kantxara, partidari erritmo bizia ezarri nahian. Lehen tantoetan, bi aurrelariak abiadura izugarrian aritu ziren, frontisetik oso hurbil jokatu, airez asko sartu eta tantoak alde batera zein bestera eginez. Berezkoa du Herviasekoak jokatzeko era hori, baina garesti ordaindu zuen bere ausardia, defentsarako gaitasun izugarriaz gain, ahalmen fisiko handia baitauka Leitzako aurrelari gazteak.

Gauzak horrela, pixkanaka-pixkanaka gelditzen zitzaizkion indar apurrak gastatzen joan zen Aspeko aurrelaria eta zazpinako berdinketarako erreserbaren argi gorria piztu zitzaion beteranoari. 7-10ekoa izan zen ziur asko partidako tantorik ederrena, baita garrantzitsuena ere. Izan ere, alderik alde mugitu ostean, zabalean egindako dejada bikain batez arerioaren azken indar apurrak ahitu zituen Bengoetxea VI.ak eta garaipenerako oinarri sendoa ipini zuen.

Nekeak eraginda, ordura arte egin ez zituen akatsak egiten hasi zen pilotari errioxarra bere botileroaren etsipenerako. Bere pilotariaren ezina ikusita, Joaquin Plazak hiru atsedenaldi eskatu zituen jarraian, baina hori ez zen nahikoa izan Capellanen behartu gabeko akats jarraipenari amaiera ipintzeko.

Memento hartatik aurrera, hiru tanto egiteko baino ez zen gai izan Miguel Capellan, bata sakez eta beste biak Oinatz Bengoetxearen akatsei esker. Bere nagusitasun fisikoari esker, Leitzako aurrelaria hazi egin zen eta burua makurtu zuen etsaiaren gainetik pasatu zen, baita tarteka tanto politak batu ere. Azkenean garaipen erosoa batu zuen aurrelari nafarrak eta hurrengo kanporaketan fisikoki askoz sendoagoa den Patxi Eugiren aurka jokatuko du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Mensaje de firmeza y pocas cosas nuevas
Jendartea
Condenado a once meses por agredir a un inmigrante
Jendartea
«Orain da garaia AHTren aurka etengabe ekiteko»
Euskal Herria
Ningún sector político niega ya que el derecho a decidir corresponde a la ciudadanía vasca
Kirolak
Athletic Reala baino dezente gehiago izan da historiako lehen derbian
Mundua
El Consejo de Seguridad impone sanciones rebajadas a Pyongyang
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss