GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-23
Presoei ezarritako salbuespen neurrien aurka Donostian
·De Juanaren aurkako epaiketa bertan behera uzteko exijitu zuten mila bat lagunek

Azkenaldian estatuek preso politikoen aurka salbuespen neurriak «etengabe» ezartzen dituztela salatu zuten atzo, mila lagun ingururen parte-hartzearekin, Donostiako kaleak igaro zituen manifestazioan. Ostiralean Auzitegi Nazionalean epaituko duten Iñaki de Juana izan zuten gogoan bereziki.

DONOSTIA

Donostiako Topaguneak, Ibaetako Foroaren sinatzaileak Gipuzkoako hiriburuan batzen dituen guneak, manifestazioa egin zuen 13.00etan hiriburuko Bulebarretik abiatuta. Euskal preso politikoen aurka estatu espainolak eta frantsesak ezarri dituzten salbuespeneko neurriak berehala eteteko exijitu zuten atzo mila lagun ingururen parte-hartzearekin. Iñaki de Juana aipatu zuten bereziki, datorren ostiralean, hilaren 27an, Madrilen epaituko baitute.

«Heriotza zigorrik ez; bizi osoko espetxe zigorrik ez; euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztien jabe» lelodun pankartaren atzetik abiatu zen Donostiako Bulebarretik euskal preso politikoen eskubideen alde egindako manifestazioa. Mobilizazioa irekitzen, gatibu dauden eta salbuespeneko neurriak jasaten ari diren hamabost donostiarren argazkiak. Ibilbide guztian zehar euskal presoen egoera salatu eta beren eskubideak etengabe urratzen direla azaltzen zituzten pankartak ikus zitezkeen.

Ostiralean epaiketa Madrilen

Iñaki de Juanari buruzko aipamen berezia ere entzun zen manifestazio amaieran, datorren ostiralean, hilaren 27an, Alde Zaharreko presoa epaituko baitute, eta Fiskaltzak bi iritzi artikulu idazteagatik 96 urteko espetxe zigorra eskatzen baitio.

Epaiketaren harira, ostegunerako, 20.00etarako, burrunbada antolatu dute Alde Zaharrean, baita autobusa Madrilera joateko ere. Epaiketaren egunean, aldiz, zortzi orduko elkarretaratzea egingo dute Artzain Onean 12.00etatik 20.00etara.

Bestalde, 34 lagunek presoen eskubideen alde mobilizatu ziren atzo Otxandion.



Hamabost donostiar eta 160 euskal preso

DONOSTIA

Manifestazioaren amaieran Donostiako Topaguneko kide batek nabarmendu zuen bezala, dagoeneko 160 euskal preso politikori ezarri dizkiete estatu espainolak eta frantsesak salbuespeneko neurriak. Eta horien artean Donostiako hamabost bizilagun aurkitzen dira; tartean Juan Jose Rego Vidal, gaixotasun larri batek jota oraindik gatibu mantentzen duten presoa.

Izan ere, askatasuna izateko eskubidea izan zen Donostiako Topagunearen izenean atzo ere nabarmendu zutena. Gaixotasunak jota dauden presoak, hiru laurdenak beteak dituztenak, edota neurri bereziak eta bizi osorako espetxe zigorra ezarri dizkieten euskal herritarrak aipatu zituzten adibide gisa.

Txomin Troitiñori eta Iñaki de Juanari ezarri nahi dieten bizitza osorako zigorra ere salatu zuten, baita beste hamabi presori ukatu dieten askatasun eskubidea ere. Hauek izan ziren bereziki izendatu zituztenak: Jon Aginagalde, Antton Troitiño, Maitane Sagastume, Haritz Saez, Sergio Garzia, Kristina Gete, Josu Lonbide, Aitor Soto, Joseba Arizmendi, Angel Benaito, Alfonso Castro eta Josetxo Etxeberria.

Pesoen egoeraren gainean Udalak azaldu duen jarrera ere gaitzetsi zuten atzo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El conflicto vasco deja el miércoles de ser «cuestión interna española» para Europa
Mundua
Un diplomático estadounidense afirma que EEUU mostró «arrogancia y estupidez» en Irak
Ekonomia
«Más de mil millones de personas viven con menos de un dolar al día»
Jendartea
Declaran beata a Margarita María López de Maturana en una abarrotada catedral
Kirolak
Los navegantes ya surcan el mar tras la espectacular despedida a orillas del Abra
Euskal Herria
PSOE y PP no logran un acuerdo para el debate de Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss