GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-23
Oihana Bartra nagusitu zen atzo Arrigorriagan

ARRIGORRIAGA

Oihana Bartra izan zen atzo irabazle Arrigorriagan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketan. Bartrak 396,5 puntu lortu zituen; Jabier Olibares bigarren geratu zen (368 puntu), hirugarren Urtzi Urrutikoetxea (362,5), laugarren Ion Barrocal (348,5), bosgarren Jon Unanue (347,5) eta seigarren Olatz Ibarluzea (307) sailkatu zen.

Lonbo aretora 300 bat lagun bertaratu ziren atzo arratsaldean. Maite Berriozabalek egin zituen aurkezle lanak eta epaimahaian jesarri ziren Josu Arroy, Abel Muniategi, Josu Telleria, Ainhoa Munitxa, Mirari Azula eta Iñaki Aurrekoetxea.

Oihana Bartrak, beraz, ziurtatuta dauka finalaurrekoetarako txartela. Gainerakoek, berriz, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoetara pasatzeko aukera.

Hurrengo saioa datorren domekan izango da, Igorren. Hango kultur etxean, 15.30etik aurrera, Onintza Enbeita, Eñaut Intxaurraga, Iker Belaustegi, Ekaitz Larrazabal Katxo, Joseba Goienola eta Gorka Lazkano lehiatuko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El conflicto vasco deja el miércoles de ser «cuestión interna española» para Europa
Mundua
Un diplomático estadounidense afirma que EEUU mostró «arrogancia y estupidez» en Irak
Ekonomia
«Más de mil millones de personas viven con menos de un dolar al día»
Jendartea
Declaran beata a Margarita María López de Maturana en una abarrotada catedral
Kirolak
Los navegantes ya surcan el mar tras la espectacular despedida a orillas del Abra
Euskal Herria
PSOE y PP no logran un acuerdo para el debate de Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss