GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-10-23
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Indigenak

Hau da azken asteetako gaia. “Indigenes” filma atera denetik Chiracek berak jakin du soldaduak Afrikatik ere nazien kontra aritzera ekarri zituztela. Funtsean nik eskolan ikasi nuen antzinako gerletan ere horrela gertatu zela, hala nahi zuten Jules Ferryren eskola publikoek. Eta arrunt normala zela uste genuen hori guztia Frantzia zela erraten baitziguten. Ez ziguten kontatu haatik janaria ere desberdina izaten zutela eta gehienetan borroka zailetan baliatzen zituztela. Dena den, Chiracek hori jakin behar zuen, bera baita Frantzia nagusiaren memoriaren bermea. Alta, bat-batean oroimena piztua zaiola dirudi, soldadu horiek goraipatzen hasi baita. Hauteskunde usain ziztrina dauka horrek, hiri handietako inguruetako auzoetako biztanleen bozak nolabait biltzeko lanak hasiak ditaizke.

Zaila baita bat-bateko oroimenaren pizte horretan sinestea. Oroimena oso ona baitute botere gizonek, galdetu bestenaz Action Directeko kideei. Oroimen beldurgarriz, izugarriz atxikitzen dituzte preso, hemezortzi urteak pasatuak direlarik. Oroimen zapaltzailea, Nathalie Menigoni eritasun larria duelarik kanpora ateratzeko baimena ukatzeko.

Are gehiago, Sarkozyk zigor luzeagoak nahi ditu poliziakideak hil dituztenen aurka. Eskuin muturreko oroimena dute, indarrarena. Baina ahaleginetan dabiltza, alegia, deskubritzen ari direla zeren gainean eraiki duten boterea, frantses gizartea desberdintasunaren gainean, miseriaren handitzearen gainean. Ahaleginetan dabiltza eskuinean eta ezkerrean, zapaldu duten jendearen bozen eskuratzeko, lotsarik gabe, bozak heldu dira-eta.

Zer oroimen baliatuko dute frantses eskuinak eta ezkerrak Europako Parlamentuan Euskal Herria aipagai izanen dutelarik? Zein hitz hartuko dute bake prozesuaren aipatzeko, Frantziaren paperaz mintzatzeko? Parte hartuko al dute eztabaidan?

Indigenok oroimena martxan emanen dugu, eta zainduko datozen hauteskundeetarako. Funtsean, gezurretan dabiltza gurekin ere, euskal departamendua agintzen badigute negargarriak izanen dira, duela hogeita bost urteko eskakizuna baita... zer diot, hogeita bost ez, berrehun urte pasatuak dira...

Dena den, ez dabiltza oso forman demokraziako gaietan, herri gutxituen kontuetan, Euskal herrian ireki den prozesuari buruz hitz gutxi dabiltza mementoko, oso interes txikia erakusten diote. Filipe preso atxikitzeko erabili dituzten argumentuek hori erakusten digute, erabaki politiko honek prezio politikoa merezi luke, gure hein txikian, baina datozen hauteskundeetan eramanen ditugun gogoetetan, bozkatzeko mementoan, emaitza eman beharko diogu indigenok. Gazteekin, independentziaren alde, kolonialismoaren aurka. -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El conflicto vasco deja el miércoles de ser «cuestión interna española» para Europa
Mundua
Un diplomático estadounidense afirma que EEUU mostró «arrogancia y estupidez» en Irak
Ekonomia
«Más de mil millones de personas viven con menos de un dolar al día»
Jendartea
Declaran beata a Margarita María López de Maturana en una abarrotada catedral
Kirolak
Los navegantes ya surcan el mar tras la espectacular despedida a orillas del Abra
Euskal Herria
PSOE y PP no logran un acuerdo para el debate de Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss