GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-10-23
Mikel Aramendi
Hiru adibide

Oinezko arruntari ametitzen ez zaizkionak, ametitu behar ez zaizkionak, zergatik agertzen diren gero eta maizago, gero eta lotsagabeago goren-goreneko ardurak dituzten horien artean hausnartzen hasteko abagune aproposa izan daiteke. Besteak beste, halakoetan ohikoa den estalkiarekin jarduten dutenak direlako eta, bidenabar, egitatearen apurrak baino ez direla heltzen gure ezagutzara deliberatu beharko dugulako. Hiru adibide bikain uztartu ditu iragan asteko gaurkotasunak. Hiruretan sexu ezberdineko gizakion harremanak ziren auzitan, ñabardura bereziekin bederen.

Moshe Katsav Israelgo lehendakariaren kasua da, noski, larriena penalki. Hainbat emakume bortxatzeko gauza izan dela gero eta argiago dago. Inoiz bozketa bat irabazteko gai izan ez den S. Peresi irabazteagatik, eta ez beste ezergatik lehendakari den tipo hori bere ibilbide politiko osoan horretantxe aritu denaren irudipena larregia da, egia esateko. Eta, bide batez, susmatu beharko dugu haren aginte karguek itxiarazi diela ahoa biktimei gaurdaino. Haim Ramon Justizia ministroaren bortxakeriek piztutako eskandaluaren laguntzarekin soilik argitaratu da jendaurrean Katsav bilauaren fazeta hitsa. Baina bere kide eta inguruko zenbatek ezagutuko zuten auskalo noiztik? Eta zergatik gorde dute isilpean?

Isilpean ari zela pentsatuko zuen V. Putinek ere Katsaven bortxaketez Olmert lehen ministroari esan zion zapokeria bota zuenean. Kasualitate hutsez jakiten ditugun horietakoa da. Benetan bere barrenean deritzona balitz, frogatuko liguke Putini buruz pentsa dezagun okerrena (Politkovskaya hiltzeko agindua berak eman zuela, edo Txetxenian gertatzen ari diren basakerien diseinatzailea bera dela, demagun) tolesgabeegia izan daitekeela. Ateraldi grazioso moduan bota bazuenŠ Sobiet Batasuneko zerbitzu sekretuek egin zituzten memelokerietako batzuk ulertzen hasiko naiz.

J.M. Aznarrek Marta Nebot kazetariari eginiko harropuzkeria askoz arinagoa dela pentsa dezake norbaitekŠ galdera eta haren testuingurua ahaztuz gero. Bidezkoa ez ezik, oso zuzen eta zorrotz egindako galdera zelako (Kolonbian FARCekiko bakeaz Pastranarekin mintzatu eta 48 ordutara jazotako kontuak ziren itaundutakoak)Š kazetari batek politiko ohi eta munduko hedabide nagusienetako hainbaten administrazio batzordekide denari. Hori horrela geratzen bada, ez dugu lotsarik. -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El conflicto vasco deja el miércoles de ser «cuestión interna española» para Europa
Mundua
Un diplomático estadounidense afirma que EEUU mostró «arrogancia y estupidez» en Irak
Ekonomia
«Más de mil millones de personas viven con menos de un dolar al día»
Jendartea
Declaran beata a Margarita María López de Maturana en una abarrotada catedral
Kirolak
Los navegantes ya surcan el mar tras la espectacular despedida a orillas del Abra
Euskal Herria
PSOE y PP no logran un acuerdo para el debate de Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss