GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-23
Landa-biodibertsitatea bistaratu dute Mutrikun

MUTRIKU

Mutriku Natur Taldeak antolatuta, bigarren urtez Nekazaritza Biodibertsitatearen Erakusketa izan zen atzo herrian. Bertan ikusgai izan ziren 21 babarrun klase ­bertakoak gehienak eta Asturiasko baten bat­, 28 piper klase ­denak bertakoak bat izan ezik­, 37 tomate mota ­13 bertakoak eta besteak Peru, Errusia edo Zeelanda Berrikoak besteren artean­, 16 kuia mota eta beste hamaika barazki mota: laboreak, ilarrak, babak, zerbak, tipulak eta luzokerrak tartean. Erakusketa berezi eta koloretsu horren helburua ­kolore guztietako barazki aleak ikusi ahal izan ziren­ biodibertsitatearen alde egitea zen. Hala, Mutriku Natur taldeak bertako barazki eta fruituak ezagutarazi nahi izan zituen, horiek bizirik irautearen garrantzia nabarmentze aldera.

Atzoko ekimenaren asmoa, beraz, garbia zen: elikadura kate erraldoiek ezkutuan uzten dituzten produktuekiko jakin-mina piztea kontsumitzailea- rengan, eta ekoizleak bertako askotariko barazki klaseekin lan egitera animatzea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El conflicto vasco deja el miércoles de ser «cuestión interna española» para Europa
Mundua
Un diplomático estadounidense afirma que EEUU mostró «arrogancia y estupidez» en Irak
Ekonomia
«Más de mil millones de personas viven con menos de un dolar al día»
Jendartea
Declaran beata a Margarita María López de Maturana en una abarrotada catedral
Kirolak
Los navegantes ya surcan el mar tras la espectacular despedida a orillas del Abra
Euskal Herria
PSOE y PP no logran un acuerdo para el debate de Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss