GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-10-23
Ez dira bidezkoak PANi ezarritako baldintzak
·Hainbat intelektualek Ekialde Hurbileko gobernuei jarrera aldatzeko eskatu diete

Israelek, AEBek eta Europar Batasunak palestinar herriari ezarritako boikot ekonomikoa salatu dute arabiar herrialdeetako hainbat intelektualek, eta boikotari amaiera jartzeko ezarri diren baldintzak ez direla «bidezkoak» salatu dute atzo egunkarietan argitaratutako artikulu batean.

KAIRO

Yusef Qaradaui Kleriko Musulmanen Elkarteko idazkari nagusia, Tarek al Bishri Egiptoko epaile ezaguna eta Salahedin Hafez Arabiar Kazetarien Batasuneko idazkari nagusia ageri dira atzo Ekialde Hurbileko egunkari batzuetan argitaratu zen artikuluaren sinatzaileen artean. Egipto, Jordania, Saudi Arabia, Tunisia, Maroko, Kuwait, Aljeria eta Palestinako dozenaka pentsalarik ipini dute sinadura idatzian.

Intelektualen idatzia, arabiar eta musulman herrietako biztanleei eta «mundu osoko herri aske eta zintzoei» dago zuzenduta. Horiei guztiei «palestinarrek aukeratutako Gobernuari ezarritako baldin- tzak errefusatzeko» eskatzen diete. Hori bai, arabiar eta musulman herriei beste gauza bat ere eskatzen diete: «palestinar herriaren aurkako boikotari amaiera jartzeko beren gobernuei presioa egiteko».

Xantaia

Sinatzaileek uste dute nazioarteko boikotarekin Hamas islamiar erresistentziaren mugimendua eta PAN Palestinar Aginte Nazionaleko Gobernua «erabateko zilegitasuna» duten helburuak ahaztera eraman nahi dituztela.

“Al Masri Al Youm” Egiptoko egunkariak, bestalde, Musa Abu Marzuk Hamaseko bulego politikoko buruak arabiar herrialde batzuei egotzi zien palestinarren aurkako boikotean esku hartu izana. «Esku arabiarrak daude palestinar herriaren aurkako boikotean parte hartzen, israeldarren eta estatubatuarren eskuekin batera», esan zuen, gehiago zehaztu gabe. Hala ere, begiraleek diote Jordania, Egipto eta Saudi Arabiako Erresuma direla Hamasekoak salatu nahi zituen herrialdeak, horiek ez baitute islamiar erresistentziaren mugimenduarekin hitz egin nahi, horrek Israelek exijitutako guztia bete arte.



Gaza, en llamas

GAZA

Un activista de Al Fatah murió ayer en la franja de Gaza en un tiroteo con miembros de Hamas. Los choques se registraron en el campo de refugiados de Al Bureich, en el centro de la franja de Gaza, entre agentes de las fuerzas de seguridad miembros de Al Fatah y seguidores de Hamas. Además, tres activistas de Al Fatah resultaron heridos y varios vehículos de Hamas fueron incendiados.

Además, decenas de policías palestinos cortaron ayer, por segundo día consecutivo, varias vías principales en la franja de Gaza para protestar por el impago de sus salarios por parte del Gobierno.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El conflicto vasco deja el miércoles de ser «cuestión interna española» para Europa
Mundua
Un diplomático estadounidense afirma que EEUU mostró «arrogancia y estupidez» en Irak
Ekonomia
«Más de mil millones de personas viven con menos de un dolar al día»
Jendartea
Declaran beata a Margarita María López de Maturana en una abarrotada catedral
Kirolak
Los navegantes ya surcan el mar tras la espectacular despedida a orillas del Abra
Euskal Herria
PSOE y PP no logran un acuerdo para el debate de Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss