- Munduko Txapelketa
Azaroaren 11n abiatuko da Urdulizen
TOLOSA
Aizkolarien Munduko Txapelketa, horrela deitu baitio Egur Sport enpresak azarorako antolatu duen nazioarteko lehiaketari, azaroaren 11n abiatuko da.
Urdulizen jokatuko dute lehen jardunaldia, eta aizkolari gazteak arituko dira. Hurrengo egunean, Tolosan, Urrezko Aizkolari Azkarrenaren sariketa jokatuko da.
Helduen Munduko Txapelketa Lekunberrin hasiko da azaroaren 18an, eta bi ekinaldi izango dira 17.00-etan eta 20.00etan hasita. Beste finalerdiak hilaren 19an jokatuko dira Legutianon, eta finala azaroaren 25ean Azpeitian. Euskaldunez gain, beste sei herrialdetakoak ere izango dira.
|