GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-23
- Desafioa
Miel Mindegia berriro ere apustuarko prest dago

TOLOSA

Atzoko finalean Miel Mindegiak desafioa bota zuen. Ezkurrako aizkolari beteranoa berrio ere apusturako prest dagoela iragarri zuen.

Nazabal eta Larretxea kenduta, edozeinen aurka hogei kana-erdikotara jokatzeko prest dago. Beraz, bi horien ez gainerako guztien aurka jokatuko luke hogei kana-erdikotara, eta 12.000 euro bitarte dirutan jokatzeko prest legoke. Apustua abenduaren erdia baino lehen jokatu beharko litzateke.

Berarekin hitz egin nahi duenak datorren ostiralean Tolosan aurkituko du Kantabriko tabernan, iluntzean, 20.00etatik aurrera.

Apustu hori badirudi Olasagastiri zuzendutakoa dela, nahiz eta izenik ez zuen aipatu nahi izan. Halere, Igeldokoak garbi esan zuen atzoko finalaren ostean ez daukala apusturako asmorik: «Ni ez nago orain apustuak jokatzeko. Denboraldia oso luzea izan da. Udan erakustaldi asko egin ditut, eta ez daukat apustuarako asmorik». Erantzuna ostiral gauean jakingo da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El conflicto vasco deja el miércoles de ser «cuestión interna española» para Europa
Mundua
Un diplomático estadounidense afirma que EEUU mostró «arrogancia y estupidez» en Irak
Ekonomia
«Más de mil millones de personas viven con menos de un dolar al día»
Jendartea
Declaran beata a Margarita María López de Maturana en una abarrotada catedral
Kirolak
Los navegantes ya surcan el mar tras la espectacular despedida a orillas del Abra
Euskal Herria
PSOE y PP no logran un acuerdo para el debate de Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss