GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-23
- Harri-zulatzaileak (EuskalHerriko finala)
Isuskizak jarraituko du txapelaren jabea izaten

DONOSTIA

Euskal Herriko Harri Zulatzaileen Bakarkako txapelak leku berean jarraituko du, Aritz Isuskizak jantzi baitzuen atzo Galdamesen, iaz egin zuen bezalaxe. 800 ikusle inguru batu ziren finala zuzenean ikustera. Kirolari bakoitzak hogei minutu zituen ahalik eta zulorik gehien egiteko.

Isuzkiza zen irabazteko faboritoa. Txapelduna izateaz gain, berea izan zen kanporaketako markarik onena. Hondarribikoak ez zuen hutsik egin, eta berriro ere garaipenaren jabe egin zen. Hala ere, Jaizubia taldeko kirolariek egindako lana sekulakoa izan zen, haiek izan baitziren sailkapeneko lehen hiru postuetan. Hirurek osatu zuten Ligako taldea, eta han ere irabazi egin zuten. Talde horrek sekulako urtea egin du. Taldeka irabazi egin du, eta Bakarkakoan lehen hiru postuak izan dira berarentzat.

Zulo bakarra Binakakoan izan zuten. Hura bereganatzeko ere faboritoak ziren, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Gipuzkoan talde bakarra dago, ez dute babes handirik, baina Euskal Herriko onenak bihurtu dira urte bakar batean.

Atzoko ezusteko nagusia Aurrekoetxeak eman zuen. Bera ere faboritoen artean zegoen, baina bizkaitarrak ez zuen egunik onena izan, eta zazpigarren geratu zen. Bere taldekide den De la Concepcionek ere ez zuen egunik onena izan, postu bat atzerago izan baitzen.

Gainerakoan, Isuskizak sekulako lana egin zuen, eta beste guztien gainetik agertu zen, zulo bat baino gehiagoko aldea kendu baitzion bigarrengoari, eta argi eta garbi utzi zuen gaur egun bera dela onena, emaitzek behintzat horixe erakusten baitute.

Bigarren posturako alde handirik ez zen izan, emozio faltarik ere ez, zentimetro gutxi batzuetan sartu baitziren hiru. Hala ere, bigarren eta hirugarren ere Jaizubia taldeko zulatzaileak izan ziren. Herboso izan zen, berriz, Bizkaiko lehenengoa.

Sailkapena


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El conflicto vasco deja el miércoles de ser «cuestión interna española» para Europa
Mundua
Un diplomático estadounidense afirma que EEUU mostró «arrogancia y estupidez» en Irak
Ekonomia
«Más de mil millones de personas viven con menos de un dolar al día»
Jendartea
Declaran beata a Margarita María López de Maturana en una abarrotada catedral
Kirolak
Los navegantes ya surcan el mar tras la espectacular despedida a orillas del Abra
Euskal Herria
PSOE y PP no logran un acuerdo para el debate de Estrasburgo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss