- Lau eta erdia
Berasaluze IX.ak lana eman zion Irujori, baina Iberokoa final-laurdenetan da
·Buruz Buruko txapeldunak Xalaren aurka jokatu beharko du Zarauzko Aritzbatalden
MTZ. DE IRUJO 22
BERASALUZE IX 15
BERGARA
Juan Martinez de Irujo Lau eta Erdiko final-laurdenetan izango da, atzo Asier Berasaluze 22-15 mendean hartu eta gero. Iberoko aurrelariak Xala izango du hurrengo aurkaria, finalerdietako ligaxkan sartzeko lehian. Litekeena da partida hurrengo ostiralean jokatzea, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan.Gorabehera handiko neurketa izan zen Irujok eta Berasaluze IX.ak Bergaran jokatutakoa. Buruz Buruko txapelduna bere aurkariaren sakeen beldur zen, eta ahalik eta opari gutxien egiten saiatu zen hasierako jokaldiarekin min egin ez ziezaion. Hasiera horretan ondo jardun zen nafarra, eta berehala 13-0 aurreratu zen, tartean sakez sei kintze lortuta. Berasaluze IX.ak ondoen maneiatzen duen estrategia bereganatu zuen Irujok, ondo gainera. Markagailu horrekin maldan gora jarri zitzaion partida berriztarrari. Ordura arte patal ibili zen, urduritasunak jota eta asmatu ezinik. Egoera horretan, baina, galtzeko ezer ez zuela eta arriskatzeko unea heldu zela ulertu zuen bizkaitarrak, eta zabalera botatako dejada zehatz bati esker sakea lortu zuen. Hurrengo hamaika tantoak jarraian lortu zituen, Irujoren etsipenerako. Iberokoak nahikoa lan izan zuen sakeei erantzuteko, eta pixkanaka-pixkanaka bere aurkaria gainean zuela ikusi zuen. 13-11koarekin buelta egongo ote zen pentsatu zuen batek baino gehiagok, baina ez zen halakorik gertatu, batez ere Irujo, beste bolada on bati esker, 18-11 jarri zelako. Berasaluze IX.ak beste ahalegin bat egin zuen (18-14), baina Iberokoak ez zion askoz gehiago hurbiltzen utzi.
Irujoren baliabideak
Irujo pilotari ezberdina da, eta atzo beste behin erakutsi zuen hori. Une txarrenean ere inori okurrituko ez litzaiokeen jokaldia egiteko gai da, eta bestela, 13-3 eta 13-7 tantoak ikustea besterik ez dago. Kintze bi horietan Berasaluze IX.ak sakea egiterako orduan ez zuen pilotak bote ona egitea lortu, eta beraz, pasa egiten ahalegindu zen. Irujok, ordea, ez zion halakorik egiten utzi, eta bosteko arrastotik pasa egin behar zuen pilotakadari airez erantzun zion, jokaldiari jarraipena emateko asmoz. Batzuek nagusikeriatzat jo zuten egindakoa, baina Irujok argi utzi zuen bere asmo bakarra berriztarraren bigarren sakea saihestea zela.
Galartza V y Gonzalez, frente a frente en Tolosa
BERGARA La jornada de octavos de final concluye hoy en el Beotibar de Tolosa, donde Enrike Galartza y Sebastien Gonzalez se enfrentarán en busca del último billete en juego para cuartos. Pese a que ambos vencieron en su primer compromiso y tienen cualidades para la modalidad, ninguno de los dos cuajó una buena actuación. Gonzalez partirá como favorito para la cátedra, pero Galartza V puede dar guerra a cualquier pelotari. En cuartos les aguarda Aimar Olaizola.
|