GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-11-17
Xabier Izaga
Gaitzespena

Azken egunotako leloa da. Egia esan, azken hamarkadetako leloa da, baina joan den ostiralaz geroztik «artxila-murtxila» haren ordezko ageri zaigu. Biolentziari uko egiteko eskatzen diote biolentzia inoiz erabili ez duen talde politiko bati. Zentzugabea da, bai, baina gaitzespenak zentzua emango dio.

Talde horrek pentsa lezake biolentzia batzuetan zilegi eta beharrezkoa dela, estatuek ­beren legedietan hala dute jasota­ uste duten bezala. Baina ezin du halakorik esan, Justiziak zigortu egiten baititu jarrera etiko eta politiko batzuk. Beraz, legeak etikaren eta politikaren esparruez jabetu dira.

Kolonbiako egoera aztertuta, nik pentsa eta esan nezake han beharrezkoa dela gerrilla indartsua. Baina hemengo egoeraren azterketa politikoak norabide bakarrekoa behar du izan. Ni ez naiz inongo mugimendu armatuko kide, harekin bat ez natorrelako, beldurragatik, arazorik nahi ez dudalako edo nik al dakit zergatik;edonola ere, haren gainean esaten uzten didaten gauza bakarra da talde horiek terroristak direla, hori da analisirako dudan tarte guztia. Kale erasoen gainean ­egiazkoak edo manipulatuak­ beste horrenbeste. Torturaz ari bagara, ordea, aukera gehiago ditugu. Bat ukatzea, baina «ausardia» une batean zilegi dela ere esan dezakegu. Nik ez nioke jendaurrean enpresaburu bati, kasu baterako, heriotza opa izango, ezta bururatu ere, euskal militanteei PSOEko zenbait aristokratak ez bezala.

Arazoa ez da biolentzia Estatu espainolarentzat. Estatuko edozein parlamentutan Espainiako Konstituzioaren zina egin edo atxikimendua adierazi beharra dago parlamentario akta jasotzeko, eta hori ez da biolentziaren kontrako aldaketa legala, hautu politiko zehatz bati ezarri zioten oztopo argi eta garbia. Zikina, alegia. Pentsaera askatasuna dago, baina ezin da Konstituzioaren aurkakorik esan. Eta Estatuari demokrazia izaera kentzen dioten beste hamaika neurri, salbuespena arau bihurtzen dutenak. Dena aldarrika daitekeela diote, betiere «bide demokratikoari» eutsita, Euskal Herriaren independentzia barne, baina hura espresuki ukatzen duen Konstituzioaren zina egin behar du lehenik hautetsiak, bere hautesleen borondatearen kontra balitz ere. Hara non hautetsiari herritarren bozek ez baina Konstituzio horren zinak ematen dion legaltasuna eta, antza denez, zilegitasuna.

Libertateen erresuma ziztrin honetan, bada, existitzen ez diren horien gaitzespenak konponduko du existitzen ez den arazoa. -


Xabier Izaga - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Momento de hablar, momento de avanzar
Euskal Herria
La fiscal reclama para Jarrai, Haika y Segi la ampliación del concepto de «terrorismo»
Euskal Herria
La AN impone atención médica a Iñaki De Juana
Kirolak
Un nutrido pelotón arropó a los vencedores de 2006
Kirolak
Oraingoan bai, zuri-gorriz eta Lezamara
Euskal Herria
Chirac apoya sin ninguna reserva la gestión de Zapatero en el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss