GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-17
«(Un)commonsounds» jardunaldiak musikaren inguruko azterketa soziala eskainiko du Artelekun
·Alemaniako eta Greziako musikariak arituko dira, besteak beste, gaurtik etzirako ekintzetan

DONOSTIA

Nafarroan sorburua duen Ertz elkarteak eta Atenasko Electrograph elkarteak “(Un)commonsounds” jardunaldiak abiatuko dituzte gaur Artelekun eta igandera arte luzatuko dira.

«Munduko punta batean edo bestean aritzen diren musikarien arteko berdintasunak eta ezberdintasunak aztertu nahi ditugu musika arloan ­nabarmendu du Xabier Erkizia egitasmoaren sortzaileak­. Musika elektronikoa Alemanian edo Perun egitea ez da gauza bera. Agian belarrira efektu bera egin dezake, baina argi dago ez daukala zentzu bera». Natura, ingurune edota kultura berak musikan duen eragina erabakigarria dela ikertzean datza Ertz eta Electrograph elkarteen helburua. Eta horren harira jardunaldien izen bereko nazioarteko elkartea sortu zuten iaz, Uncommonsounds, alegia. Ordutik, musika esperimentalaren inguruko azterketa soziala egiten dute.

Aurten Grezian, Ameriketako Estatu Batuetan, Polonian, Argentinan eta Perun izan dira. «Herriz herri bertakoen iritziak eta lan egiteko modua ezagutzeko hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatu ditugu ­esan du Erkiziak­. Artisten irudia distantziarekin eta Interneten bidez mitifikatu egiten da eta guk artista horiek gugana gerturatzea nahi izan dugu». Dokumentala egiteko adina material bildu dute Euskal Herriko eta Greziako elkarteek eta guztia Artelekun izango da ikusgai asteburu honetan.

Jardunaldien barruan lantegiak eta mahai-inguruak izango dira. Greziako AS11 artista soinuarekin jolasean arituko da performance bat sortuta. Alemaniako Achim Wollscheid-ek argiztapena jarriko dio eztulak, urratsek edo ahotsak zor ditzaketen soinuari. Jerome Noetinger frantsesak makina akustikoak eta elementu elektrikoak joko ditu. Elkarteak ere bere webgunea aurkeztuko du www.uncommonsounds.org.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Momento de hablar, momento de avanzar
Euskal Herria
La fiscal reclama para Jarrai, Haika y Segi la ampliación del concepto de «terrorismo»
Euskal Herria
La AN impone atención médica a Ińaki De Juana
Kirolak
Un nutrido pelotón arropó a los vencedores de 2006
Kirolak
Oraingoan bai, zuri-gorriz eta Lezamara
Euskal Herria
Chirac apoya sin ninguna reserva la gestión de Zapatero en el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss