GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-17
Beheko sua piztuta entzun beharreko gabon-kantak Elkarren disko batean
Eguberrizaleek, egun horietan samurtzen diren pertsonek, mauka polita izan dezakete esku artean, atzo kaleratu baitzuen Elkar diskoetxeak Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak eta Mariaren Bihotzaren Abesbatzak elkarrekin egin duten diskoa. Bertan, hamahiru gabon-kanta bildu dituzte. «Badaude batzuk erabat hunkigarriak direnak, baina badaude gabon-kanta ganberro samarrak ere», esan zuen Jose Inazio Ansorenak. Edonola ere, beheko sua piztuta entzutekoak dira.

DONOSTIA

Antxon Sierra Villarejon jaio zen, Errioxan, baina bere apaiz lana Donostian egin zuen, Mariaren Bihotzaren parrokian, eta berak sortu zuen Mariaren Bihotzaren Abesbatza. Talde horrekin lortu zituen nazioarteko sariak ez ezik, hiriburuan egin zuen lana kontuan izanik eman zioten Donostiako Domina ere. Orain hiru urte hil zen eta atzo abesbatza horrek Donostiako Udaleko Txistulari Taldearekin batean atera duen “Belengo portalian” diskoak omenaldi usaina ere izan zuen. Abesbatzaren izenean Miren Urbieta eta Jon Sertutxa mintzatu ziren eta Txistulari Taldearen izenean Jose Inazio Ansorena, eta guztiek gogoratu zuten Antxon Sierra.

Elkarren izenean Anjel Valdesek hitz egin zuen. «Txistulari Taldeak eta Mariaren Bihotzaren Abesbatzak elkarrekin azken urteotan egin duten lanaren emaitza da diskoa. Gaurkotasuna inoiz galduko ez duen diskoa da, bildu diren hamahiru gabon kantak ezagunak direlako. Den den, berritasunak daude hemen. Ahotsen eta instrumentazioaren arteko oreka hauskorra baita beti eta hemen hori lortzen dute. Bestalde, Gabonetako errepertoriotik eskas genbiltzan gure katalogoan eta leku berezia eskaini diogu diskoari», esan zuen. Miren Urbietak ere txistuaren eta abesbatza elkartzen dituen errepertorioaren urria nabarmendu zuen eta elkarlana oso polita izan zela gogoratu zuen.

Jose Inazio Ansorenak Antxon Sierrari eskaini zizkion bere lehen hitzak. «Seriotasuna eta umorea uztar daitezkeela erakutsi zigun egunero. Antxonen garaian abiatutako ekimen baten ondorioa da disko hau. Urtero elkartu izan gara Gabonetan kontzertuak emateko eta pixkanaka joan da errepertorio hau osatzen», esan zuen Ansorenak. Aurten ere kontzertuak emango dituzte elkarrekin.



Bakoitzak bere historia

DONOSTIA

Hamahiru gabon-kanta bildu dituzte diskoan. «‘Hator, hator’ da gure gabon-kantarik ezagunena, baina ‘Belengo portalian’ da bigarrena. Durangoko Santa Ana elizan eman zuten lehen aldiz 1892an», esan zuen Ansorenak eta modu horretantxe eman zuen beste zenbait gabon-kantaren berri ere.

“Gaur da, nere kristauak”, “Olentzero”, “Haurtxo maite”, “Pastorela”, “Zortziko para Noche Buena”, “Euskal bilantzikoa”, “Haurrak lotaratzeko soinua”, “Bizi berria”, “Entzun Meltxor”, “Zapata punta luzea” eta “Notizia on bat” dira interpretatu dituzten gabon-kantak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Momento de hablar, momento de avanzar
Euskal Herria
La fiscal reclama para Jarrai, Haika y Segi la ampliación del concepto de «terrorismo»
Euskal Herria
La AN impone atención médica a Iñaki De Juana
Kirolak
Un nutrido pelotón arropó a los vencedores de 2006
Kirolak
Oraingoan bai, zuri-gorriz eta Lezamara
Euskal Herria
Chirac apoya sin ninguna reserva la gestión de Zapatero en el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss