GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-17
- Harri-jasotzea (Kintopekoen finala)
Aimar Irigoien da faborito nagusia

DONOSTIA

Nafarroako Bigarren Mailako aizkolarien finalaz gain, gaur Doneztebeko pilotalekuan 17.30ean jokatuko duten jaialdian, Kintopekoen Euskal Herriko harri-jasotzaileen finala ere izango da.

Bertan honako lau gazte hauek arituko dira: Irigoien, Telleria III.a, Agirre eta Uriarte. Kirolari bakoitzak 100 kiloko zilindro zaharra eta pisu bereko kubikoa erabili beharko ditu, eta bakoitzarekin lanean aritzeko hiruna minutuko txandak izango dituzte.

AimarIrigoien da txapela janzteko faborito nagusia, eta berari ezer gertatu ezean, oso zaila izango da errezildarrak gaur txapela galtzea.

Maila nagusiko lehiaketetan, bigarren izan zen harri txikiekin eta txapeldun harri handiekin. Beraz, adinekoekin ez luke arazorik izan behar. Gaur txapela irabazita, urte bikaina beteko luke errezildarrak. 20 urte besterik ez, eta urtea bi txapela irabazita amaitzea ederra izango litzateke beretzat. Gainera, bi bigarren postu ere izango lituzke; izan ere, Gipuzkoako Txapelketan bigarren izan baitzen. Horiez gain, torneoetan ere bikain aritu da; Alegiakoan esaterako, bera izan baitzen bigarren Izeta II.aren atzetik.

Beraz, badirudi gaur Donezteben bigarren posturako izango dela emoziorik handiena. Hor beste hiru gazte joango dira, eta hirurek ere lan ona egin nahiko dute. Hirurak ere ez dira plazan gehiegi aritutako harri-jasotzaileak, eta jendearentzat nahiko ezezagunak dira, batez ere Agirre eta Uriarte bizkaitarrak. Gaur, haiek eman dezaketena ere ikusi ahal izango dute Doneztebeko pilotalekura bertaratzen diren zale guztiek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Momento de hablar, momento de avanzar
Euskal Herria
La fiscal reclama para Jarrai, Haika y Segi la ampliación del concepto de «terrorismo»
Euskal Herria
La AN impone atención médica a Iñaki De Juana
Kirolak
Un nutrido pelotón arropó a los vencedores de 2006
Kirolak
Oraingoan bai, zuri-gorriz eta Lezamara
Euskal Herria
Chirac apoya sin ninguna reserva la gestión de Zapatero en el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss