GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-17
- Aizkora
Lekunberrin abiatuko da bihar benetako Munduko Txapelketa
·Euskaldunez gain, beste lau herrialdetakoak ere izango dira finalerdietan

DONOSTIA

Munduko Aizkolaririk Azkarrenaren Sariketaren ostean, orain hasiko da benetako lehiaketa, asteburu honetan eta hurrengoan izango baitira saioak. Bihar, 17.00etan eta 20.00etan hasita, Lekunberrin izango dira finalerdietako bi ekinaldi, eta etzi, 12.00etan hasita, Legutianon.

Bihar, Lekunberrin, honako aizkolari hauek hartuko dute parte: Txapartegi, Jordan (Zeelanda Berria), O’Toole (Australia), Bischoff (Kanada), Mindegia, Arrospide, Rees (Australia), Nazabal, Coffey (Australia), Waterfield (Ameriketako Estatu Batuak), Olasagasti eta Mugertza I.a.

Bihar Lekunberrin arituko diren batzuek etzi Legutianon ere aritu beharko dute, eta honako hauek izango dira: Nazabal, Coffey (Australia), Olasagasti, Waterfield (Ameriketako Estatu Batuak), Etxebeste, O’Toole (Australia), Jordan (Zeelanda Berria), Larretxea, Ress (Australia), Mindegia, Bischof (Kanada) eta Arrospide.

Lan ezberdinak egin beharko dituzte, eta aizkolariak hiru multzotan banatuta arituko dira. Bakoitzetik lehenengo biak joango dira finalera, baina aipatu bezala, azkenean proba bakoitza independentea izango da. Schonbanchler, Suitzako txapelduna, eta Giguel, Estatu frantsesekoa, zuzenean daude sailkatuta finalerako.

Egin beharreko probak hauek izango dira: 45 ontzakoarekin erlojuaren kontra; zutik kana-erdikoa; kolpeka 45 ontzakoa; 45 ontzakoa zutik eta jarraian etzanda; 60 ontzakoa etzanda, eta azkenik lau kana-erdiko. Sei proba horiek egin beharko dituzte, baina bakoitza bere aldetik joango da. Halaber, bakoitzetik multzo bakoitzeko lehenengo bi sailkatuko dira.

Dudarik gabe, jendeak badauka proba hau ikusteko gogoa, batez ere O’Ttoole australiarra. 25 urteko gazte horrek oso itxura ona eman zuen iaz Euskal Herrian izan zenean, eta joan den igandean Tolosan izan zen saioan ere bai. Mutil handia da eta kolpea ere izugarria dauka oraindik 25 urte besterik ez dituen arren.

Jendeak ikusi nahi duen bestea Rees australiarra da. 21 urte ditu eta bere adinekoekin nagusi izan zen, bai Urdulizen jokatu zuten adin horretako Munduko Txapelketan, eta bai igandean jokatu zen Munduko Aizkolaririk Azkarrenaren Sariketan ere. Orain helduekin arituko da, onenekin, eta ikusgai dago hor zer-nolako maila eman dezakeen, baina adituen ustez, litekeena da hor ere bikain ibiltzea. Era berean, Bischoff ere ikusi nahi dute zaleek.Enborrak zutik mozten artista dela diote, eta orain arte horretarako aukerarik izan ez duenez, orain izango du horretarako modua.

Garbi dago lan laburretarako O’Toole izan daitekeela euskaldunek izan dezaketen etsairik handiena. Zutikakoan, aurreikuspenak betetzen baditu, kanadarra izango da kontuan hartu beharrekoa, baina lau kana-erdikotarakoan, euskaldunek ez dute inolako eragozpenik izango.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Momento de hablar, momento de avanzar
Euskal Herria
La fiscal reclama para Jarrai, Haika y Segi la ampliación del concepto de «terrorismo»
Euskal Herria
La AN impone atención médica a Iñaki De Juana
Kirolak
Un nutrido pelotón arropó a los vencedores de 2006
Kirolak
Oraingoan bai, zuri-gorriz eta Lezamara
Euskal Herria
Chirac apoya sin ninguna reserva la gestión de Zapatero en el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss