«Nahikoa» dela esan dute Sorgintxuloko gazteek manifestazioan
SANTUTXU
«Nahikoa da esan zioten atzo Santutxuko Gazte Asanbladako kideek GARAri, manifestazioa abiatu baino lehentxeago. Epaiketak eta gezurrak bukatu egin behar dira. Sorgintxulo gaztetxea hustuta ez zuten Santutxuko gazte mugimendua deuseztatu, ez zituzten gure dinamikak eta aukerak zapuztu. Horregatik erabiltzen dituzte orain epaiketak eta mehatxuak, mugimendu hori geldiaraztea dutelako helburu».
Azaroaren 22an epaituko dituzte Sorgintxuloko lau gazte, eta hori salatu zuten auzotarrek atzoko manifestazioan. Zazpietan Karmelo plazan elkartu, ibilbidea egin, eta ekitaldi txiki batekin eman zioten amaiera protestari. Gazte Asanbladakoek eta Bilboko okupazio mugimendukoek hitz egin zuten bertan.
Santutxuko gaztetxearen aldeko apustua ez dela aldatu ere erakutsi nahi izan zuten horrela. «Indar guztiarekin jarraituko dugu borrokan. Laster bi urte beteko dira utzarazi gintuztenetik, baina auzotarrok lanean jarraitzen dugu, oraindik gaztetxearen beharra dugulako. Eta prest gaude aurrerantzean ere behar egiteko», azaldu zuten.
Atzokoaz gain, mobilizazio gehiagorako asmoa ere badute. Epaiketaren egunean bertan, asteazkenean, elkarreta- ratzea egingo dute eguerdian udaletxearen aurrean.
|