Euskal Zine Bilerako saria nagusia, «Zikloak» lanari
LEKEITIO.
Sormenezko arloan eta lan profesionalen sailean Logela multimedia taldeak aurkeztutako “Zikloak” lanak irabazi du Euskal Zine eta Bideo Bilerako sari nagusia. Izan da beste sariturik ere atal desberdinetan: “14 apostolu”, “Bagia”, “Palestina, hesien zirrikituetatik”, “Astra 5.00 am”, “Sin remite” eta “Iltzeak”, hain zuzen ere.
Maddalen Arzallus Hernandorena sariaren finalera
BAIGORRI.
Maddalen Arzallus sailkatu zen larunbatean eginiko saioan Hernandorena sariaren finalerako. Bigarren, eta puntu kopuru berarekin, Patxi Iriart eta Eneritz Zabaleta sailkatu ziren eta ondoren Manex Agirre, Jon Elizetxe eta Izar Mendiguren. Bertso onenaren saria Patxi Iriartek eskuratu zuen. Hurrengo saioa datorren larunbatean izango da Mauleko Zinka ostatuan 20.30ean.
|