GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-21
Haur zein helduentzako txotxongiloak, Hendaian

HENDAIA

Hamazazpigarren edizioa du dagoeneko Hendaian Akelarre elkarteak antolatzen duen Txotxongilo Jaialdiak. Aurten gaurtik hilaren 26ra arte izango da. Aurtengo berezitasuna ikusgarriez gain hiriko mediatekan antolatu duten erakusketa da. Azaroaren 16tik 25era Corrado Masaccik sortutako “Munduko Txotxongiloak” erakusketa dago ikusgai, doan. Jaialdiko agerraldi gehienak publikoari irekiak badira ere, ikastola eta eskoletako ikasleek tratu berezia izanen dute egun hauetan. Zirkua eta txotxongiloak gaia jorratzen duen erakusketa publiko zabalari irekia da. Baina, inguruko ikastetxeetako 400 ikaslek Corrado Masacciren beraren bisita gidatuarekin gozatzeko aukera izanen dute.

Euskaraz eginak diren bost ikusgarriz osatua dago jaialdia, eta bi eskola eta ikastoletako gaztetxoentzat izanen dira soilik. Gaur Azikaren “Zazpi egun” ikusgarria goizez eta arratsaldez izanen da, baina ama eskoletako haurrentzat soilik. Gauza bera gertatuko da Antzezkizuna taldeak ostegunean aurkeztuko duen «Josetxu eta Ortzadarra» lanarekin.

Haurrentzat zein helduentzat izanen dira, bestalde, datorren ostiraletik igandera arte aurkeztuko dituzten hiru lanak. Lehen egunean Trabules-ek tximino zahar baten istorioa kontatuko du, “Tzimi” lanarekin, ahin zuzen ere. Hendaiako Beltzenia frontoiko tabernan izango da, gaueko bederatzietan. Larunbatean, berriz, Ane Monna, Oskola eta Karramarroi taldearen eguna izanen da. Hiriko Variétés antzokian, arratsaldeko bos- tetan, “Amama Pantxikaren altxor ezkutua” izeneko lana aurkeztuko dute.

Kukubiltxo taldeak emanen dio bukaera Hendaiako jaialdiari “Argitxo eta Dir-dir” lanarekin. Datorren igandean goizeko hamaiketan Variétés aretoan Argitxok Isiltasunaren Erresumari nola egiten dion aurre ikusi ahal izanen da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Barrena:«Por debajo del derecho a decidir no hay salida posible»
Euskal Herria
El recuerdo que mantiene viva la llama
Jendartea
La OMS afirma que la sanidad africana avanza gracias a las iniciativas locales
Ekonomia
Adoptan medidas contra el promotor acusado de impago
Jendartea
Un autobús embiste en Iruñea a 16 vehículos estacionados
Euskal Herria
El jefe de los peritos policiales afirma ahora que «no todo es ETA»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss