GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-11-21
Hendaiako eriondo-etxe bateko 18 langile, kalera
·«Les Flots» urte bukaeran itxi eta bertako oheak Bordele ingurura lekualdatuko dituzte.

HENDAIA

Hondartza pare-parean dagoen eriondo-etxea itxi eta bertan ari diren hemezortzi langileak lanik gabe geratuko dira urte bukaera aldera, CFDT sindikatuak atzo jakinarazi zuenez.

Atseden-etxeko hiru eraikinak moja domingotarrenak dira, baina Pierre Reveillas enpresariari alokatu zioten merkataritzako funtsa 2002an. Geroztik, ordea, Reveillasek ez du inolako inbertsiorik egin, segurtasunak behartutako bakan batzuk salbu eta orain, Ospitalizazio Eskualdeko Agentziak (ARH) bere oniritzia eman ostean, Talencera eramango ditu 32 oheak.

Langileek duela gutxi izan dute horren berri eta ugazabak eriondo-etxe berrirako lanpostuak eskaini dizkie. Inork lekualdatzea onartu ez duenez, kaleratze prozedura abiatuko du. CFDTk dio Reveillasek hasieratik izan duela asmo hori eta operazioa «ezkutuan, langileei ezer esan gabe» egin izana salatu du. Prestakuntzarako eta lan berria bilatzeko laguntzak erdiesteko kaleratze-plana negoziatu nahi dute langileek. Bestalde, Hendaiako auzapezarekin hitzordua lortu dute eta beren eskaerak babesteko eskatuko diote. Atzo, elkartasuna adierazi zieten langile ohiek, erabiltzaileek eta bi udal-ordezkarik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Barrena:«Por debajo del derecho a decidir no hay salida posible»
Euskal Herria
El recuerdo que mantiene viva la llama
Jendartea
La OMS afirma que la sanidad africana avanza gracias a las iniciativas locales
Ekonomia
Adoptan medidas contra el promotor acusado de impago
Jendartea
Un autobús embiste en Iruñea a 16 vehículos estacionados
Euskal Herria
El jefe de los peritos policiales afirma ahora que «no todo es ETA»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss