GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-11-21
Nafarroak azkeneko minutuan menderatu du Perigueux
·Maulek eta Donibane Lohizunek, aldiz, galdu egin dituzte norgehiagokak

DONOSTIA

Liga Federalean, Lehen Mailan, Nafarroak soilik lortu ahal izan du garaipena. Nafarroa Beherekoek oso neurketa gaiztoa zuten Perigueux taldearen aurka, baina hori-gorriek puntuei eusteko modua egin zuten. Mailako beste bi euskal taldeek, Maulek eta Donibane Lohizunek, galdu egin zuten.

800 ikusle batu ziren Baigorriko zelaiko harmailetan Nafarroaren eta Perigueuxen arteko neurketa ikusteko, eta amaieran 12-9 erakusten zuen markagailuak etxekoen alde. Garaipen hori, gainera, azkeneko minutuan heldu zen, 5 eta 9 ari baitzen etxeko taldea galtzen, baina azkeneko jokaldian entsegu bat lortu zuten zigorrei esker, eta Pemejak transformatu egin zuen. Verdunek egin zuen euskaldunen beste entsegua.

Maulek ere partida zaila zuen Lavaurren zelaian, eta zuberotarrek 14 eta 9 galdu zuten. Landarrabilkok egin zituen zuri-gorrien puntu guztiak hiru zigor-kolpe gauzatuta.

Donibane Lohizunek ere ezin izan zuen puntu bat ere batu Marmandera egin zuen bisitan, eta 24 eta 15 galdu zuten. Olivak egin zituen gorri-berdeen puntu guztiak bost zigor-kolpe gauzatuta. Sailkapenean, bosgarren multzoan Nafarroa laugarren dago 16 punturekin, eta Maule azkenbigarren 13rekin. Seigarren multzoan, Donibane Lohizune hirugarren dago 18 punturekin.

BigarrenMailan Donapaleuk eman du berririk onena, Nafarroa Beherekoek bigarren garaipena erdietsi baitute, eta mailari eusteko borroka horretan urrats txiki bat eman dute. 12 eta 7 menderatu zuten Saint Medard. Tuzinek hiru zigor-kolpe gauzatu zituen, eta Labordek, berriz, drop bat.

Bokalek, aldiz, galdu egin zuen 23 eta 12 La Testera egin zuen bisitan. Lamothek egin zituen beltzen puntu guztiak, lau zigor-kolpe gauzatu baitzituen. Hirugarrenmailako emaitzak hauek izan ziren: Mugerre 13 / ASB 13;Senpere 10 / Bardoze 8; Larresoro 6 / Hendaia 6 eta Corraze Nay 15 / Angelu 28. Jardunaldi honetan hiru euskal derbi izan ziren, eta bi berdinean amaitu ziren.

Ohorezko B maila

Ohorezko B Mailan ari diren hiru euskal taldeetatik, Durangok bakarrik lortu zuen irabaztea. Bizkaitarrek 28 eta 8 menderatu zuten Valentzia, partida eder baten ostean.

Hernanik, berriz, ezin izan zion aurre egin Alcobendasi eta 10 eta 18 galdu zuten lehen sailkatuaren aurka, nahiz eta partida txarra ez egin. Gernikak, berriz, ez dauka iazko taldearekin zer ikusirik, eta orain arteko partida guztiak galdu ditu. Azkenekoa, 15-11 Oviedon. Sailkapenean, Durango laugarren dago 11 punturekin, Hernani bosgarren 8rekin, eta Gernika azken bigarren punturik gabe.

Nazional Mailako emaitzak, berriz, honako hauek izan ziren: Eibar 53 / Baztan 0; La Unica 10 / Atleetiko San Sebastian 15; Gaztedi 34 / Fenix 7 . Eibar doa sailkapeneko lehenengo postuan 23 punturekin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Barrena:«Por debajo del derecho a decidir no hay salida posible»
Euskal Herria
El recuerdo que mantiene viva la llama
Jendartea
La OMS afirma que la sanidad africana avanza gracias a las iniciativas locales
Ekonomia
Adoptan medidas contra el promotor acusado de impago
Jendartea
Un autobús embiste en Iruñea a 16 vehículos estacionados
Euskal Herria
El jefe de los peritos policiales afirma ahora que «no todo es ETA»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss