GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-11-21
- Berezkoak
Loquillo lehen kanporaketan kaleratu dute
·Kurutxarirekin batera Larretxeak ere aurrera egin du Idiart menderatuta

LOQUILLO 34

KURUTXARI 40

LARRETXEA 40

IDIART 39

DONIBANE GARAZI

Andde Kurutxari eta Olivier Larretxea izango dira Superprestigioko lehen faseko bigarren kanporaketan, atzo lortu baitzuten horretarako txartela. Azken batean, iragarpenak bete egin ziren.

Jendeak bazuen Loquillo mexikarra ikusteko gogoa. Jokatzeko era berezia dauka, eta jendea gustura egon zen bera ikusten, baina garbi dago amateurretatik profesionaletara salto dezentea dagoela. Bera da amateurren Munduko txapelduna, baina atzo ikusi zuen onenekin jokatu ahal izateko asko hobeto beharra daukala.

Kintzeak finitzeko erraztasun handia erakutsi zuen, baina botearekin min handia egin zion Kurutxarik. Gainera, hura ez da sakatzaile horietakoa, eta hala ere hamabost sartu zizkion. Hor zulo handia dauka, eta hortik eraman zuen partida Kurutxarik.

Bigarren partida bikaina izan zen, eta azkenean Larretxeak eraman zuen garaipena, baina Idiartek ere berdin-berdin irabaz zezakeen. Kanporaketa oso orekatua izan zen, berdinketa askorekin, eta 39 eta 39 ere egon ziren. Kintze hori oso luzea eta borrokatua izan zen, baina Larretxeak pilota atzean sartu zion azkenean, eta Idiartek ezin izan zuen hori itzuli. Hortxe amaitu zen neurketa. Lehen faseko azkeneko bi kanporaketak datorren astelehenean jokatuko dituzte. Kurutxari eta Ozafrain neurtuko dira, baita Larretxea eta Sorhuet ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Barrena:«Por debajo del derecho a decidir no hay salida posible»
Euskal Herria
El recuerdo que mantiene viva la llama
Jendartea
La OMS afirma que la sanidad africana avanza gracias a las iniciativas locales
Ekonomia
Adoptan medidas contra el promotor acusado de impago
Jendartea
Un autobús embiste en Iruñea a 16 vehículos estacionados
Euskal Herria
El jefe de los peritos policiales afirma ahora que «no todo es ETA»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss