GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-21
PLUri buruzko informaziorik eza salatu du Baiona Berriak
PLU edo Tokiko Hirigintza Planari buruz Herriko Etxeak zabaldu duen informazioa nahikoa ez dela salatu du Baiona Berriak, eta hutsune hori betetzeko hirigintzari buruzko eztabaida bat antolatu du. Bestalde, ANRUk (Hiri-Berrikuntzaren aldeko Agenzia Nazionala) hirigintza planaren %33 soilik ikuskatu duela ere nabarmendu du taldeak.

BAIONA

Saint Etienneko zelaigunean egingo dituzten lanei buruz Baionako Herriko Etxeak biztanleriari apenas eman diola informaziorik salatu du Baiona Berria talde abertzaleak. Izan ere, Jean-Louis Borloo Enplegu, Gizarte Kohesio eta Etxebizitza ministroak azaroaren 24an Lapurdiko hiriburura egingo duen bisitan hiriaren eremu txiroena berritzeko lanak finantzatzeko 70 milioi euroko hitzarmena sinatuko du, baina talde abertzaleak salatu duen legez, eraldaketa horiek jasango dituzten etxeetako biztanle gehienek ez dute horren berri. Era berean, informazio gutxi emateaz gain, Herriko Etxetik kanpoko taldeekin adostasunik ez dela izan nabarmendu zuten.

PLU edo Tokiko Hirigintza Planari buruz abenduaren 8a arte egingo den inkesta publikoaren gaineko informazioa zabaltzeko eztabaida antolatu du Baiona Berriak. Azaroaren 25ean izango da 18.00etan Baiona Ttipiko IUTn. «Beste PLU batzuk posible al dira?» izango da eztabaidaren izenburua. Etxeen %60 baino gehiago etxebizitza sozialak dira eta horiek bultzatu dituen Nanterko Ingurumen zuzendari Veronique Monge bertan izanen da.

ANRUren (Hiri Berrikuntzaren aldeko Agentzia Nazionala) zuzentarauak jarraituz beste hirietan eremu txiroenak bota eta berreraiki badituzte ere, Baionan ez dute horrelakorik egin. Izan ere, Saint Etienneko zelaigune osoaren berrikuntza planaren %33 besterik ez da ANRUren irazkitik pasatu, beraz, udal egitasmo bat izanen dela adierazi zuen Baiona Berriak.

Inkesta publikoan toki bat izan dezakeen bloga ere aurkeztu zuen atzo talde abertzaleak. www.baiona-berria. hutetfort.com/ orrian informazioa atzemateaz gain, galderak ere pausa daitezke, eta taldekideak erantzuten saiatuko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Barrena:«Por debajo del derecho a decidir no hay salida posible»
Euskal Herria
El recuerdo que mantiene viva la llama
Jendartea
La OMS afirma que la sanidad africana avanza gracias a las iniciativas locales
Ekonomia
Adoptan medidas contra el promotor acusado de impago
Jendartea
Un autobús embiste en Iruñea a 16 vehículos estacionados
Euskal Herria
El jefe de los peritos policiales afirma ahora que «no todo es ETA»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss