Telebistan zabaldutako erreportajea gaitzetsi dute elizbarrutietako eledunek
DONOSTIA
Donostiako, Bilboko eta Gasteizko Elizbarrutietako Gizarte Komunikabideetarako Ordezkaritzek adierazpen bate- ratua eman dute aditzera, joan den astean Antena 3 telebista kateak zabaldutakoerreportajea errefusatzeko. Eus- kal Herriko hainbat apaizen aurka egiten zuen erreportajeak, ETAren alde egiten zutela ondorioztatu nahiean. Joan den ostegun iluntzean zabaldu zuen Antena 3 telebista kateak «El Mundo TV»k osatutako erreportajea, eta Nafarroako, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko hainbat apaizen eta gotzainen aurka egiten zuen. Hala ere, Nafarroako elizbarrutiak ez du adierazpen hori izenpetu.
Izkutuko kamaren bidez Elizbarrutiok «suminduta» agertu dira erabilitako «azpikeriak eta manipulazioak» ikusita. Kazetaritza etikaren oinarrizko irizpide eza eta informaziogintzan bete beharreko eskubide eta betebeharren zapalketa salatu dute, gezurra erabiliz elkarrizketatu baitzituzten apaizak eta gotzainak. EL Mundo TV-k, aldiz, «apaiz batzuek terroristei egiten dieten babesa salagarria» dela deritzo eta erreportajea legediaren arabera egin dutela.
|