Laborantza Ganberak landare-olioen ekoizpen esperimentalari ekin dio
Praktikan ikertzeko, hainbat laborarik eta EHLGk eguzki-lorea eta koltza ekoizteari ekin diote aurten. Landare horietatik olioa atera eta erregai moduan erabiltzea dute xede. Lehen emaitzak positiboak dira, baina Ipar Euskal Herrian ez denez ohiko ekoizpena, bertako lurraren ezaugarriei egokituko zaizkien landare motak aurkitu behar dituzte.
LANDIBARRE
Felipe Maitiaren etxaldea izan zen landare-olioaren ekoizpen hasi berriaren erakusleiho. Aste honetan bertan erregai moduan erabiltzen hasi da traktorean, eta, ziurtatu duenez, «traktorea badabil». Berak bezala, beste lau laborarik eguzki-lorea landatu dute. Guztiak Euskal Herriko Laborantza Ganberarekin (EHLG) ari dira elkarlanean, eta bertako teknikari Prisca Boiteau Di Marcorekin batera egiten ari dira esperimentuak. Izan ere, EHLGk baserrietan energia autonomia areagotzeko eta, ondorioz, kanpoko dependentzia txikitzeko abiatu zuen joan den udaberrian ikerketa praktiko hori. Mixel Berhokoirigoin EHLGko lehendakariak nabarmendu zuenez, hasieratik Ganberak hartutako engaiamenduen artean, teknika berriak sortu eta frogatzea zegoen. Lehen kanpaina eguzki-lorearekin egiten ari dira. Haziak prentsatzen ari ziren bitartean, Boiteauk azaldu zuen eguzki-lorearena ez dela ohiko laborantza Ipar Euskal Herrian, eta jarraipen oso sakona egiten ari direla landare horren ekoizpena bertako lurraren ezaugarrietara egokitzeko. Esaterako, ziklo laburragoa duen eguzki-lore mota egokia aurkitu behar dutela konturatu dira lehen saio honetan. Bestalde, bertako klimari esker, lurra eta uraren mineralizazio maila oso ona denez, ongarri kimikorik ez duela behar izan egiaztatu dute. Olioaz gain, prentsatzetik geratzen den «tourteau» izeneko soberakinetik, abereentzat proteinak lortzen dituzte.
Laborari ausartak
Beste zazpi laborari koltza ekoizten hasi dira, helburu bertsuekin. Guztiak eskertu zituen Berhokorigoinek, beren etxaldeetan probak egiteko erakutsi duten prestaeragatik:«Azken batean, argi ikusten da, beste alor askotan bezala, energiaren kontsumoa ere hautatutako laborantza motari erabat lotua dagoela». EHLGko lehendakariaren ñabardurak «bioerregaiak» deituriko beste ekoizpen motari kontrajartzea zuen helburu. Izan ere, artotik, garitik edo erremolatxatik abiatuta, ekoitzitako erregaiarekin zer ikusia ez duela adierazi zuen:«Ekoizle handiek etanoa egiteko erabiltzen dute. Hori da, adibidez, Lacq-en sustatzen ari diren proiektua». Boiteauk berak ere bi metodoak bereizi zituen. Haren esanetan, landareetatik ateratzen direlako soilik, ez da egokia «bioerregaia» deitzea:«Landare horiek nola eta non ekoitzi diren hartu behar da kontuan, eta, gehienetan, ongarri kimikoz beteriko metodo intentsiboak erabiltzen dira. Horregatik, nik nahiago dut ‘agroerregaia’ deitzea». Orain arte, hotzean prentsatutako landareetatik erdietsitako olioak ezin ziren erabili erregai moduan, baina hainbat eremutatik egindako presioei esker, garatzen hasi den ekoizpena dela argitu zuen Boiteauk.
«Más eficacia energética y menos CO2»
LANDIBARRE Las pruebas que se están realizando con los aceites vegetales puros demuestran que los extraídos del girasol, seguidos por los de la colza, son los más eficaces en cuanto a producción de energía. Por ejemplo, por una unidad de girasol utilizada, se produce entre tres y seis unidades energéticas. Por contra, el etanol conseguido con el maíz tiene un rendimiento negativo respecto a la energía que hace falta para producirlo. Lo mismo ocurre con el gasoil o la gasolina. Además, estos aceites son más respetuosos con el medio ambiente. Según la medición realizada este mismo año por Patrick Sadones de la asociación EDEN (Energie Durable en Normandie), de los indicadores del efecto invernadero, es decir, de las emisiones de CO2, tanto en la producción del aceite de girasol como el de colza, son muy inferiores con respecto al etanol de maíz. Las perspectivas que abre la producción de este tipo de aceites son, por todo ello, muy interesantes, máxime si se tiene en cuenta la influencia del cambio climático y la subida incesante del precio del petróleo.
|