Avironek Ingalaterrako lehen sailkatua hartuko du
DONOSTIA
Avironen zaleek partida ederra dute gaur Jean Dauguer zelaian, 19.30etik aurrera, Ingalaterrako Bristol taldearen aurka arituko baitira. Horiek dira, gainera, Ingalaterrako Ligako lehenengoak, eta gaur Baionara bost puntuak eskuratzera datoz, Europako lehiaketa hau irabazi nahi baitute.
Avironek, berriz, txapelketa hau normalean aritzen ez diren jokalarientzat dauka gordeta, aurtengo benetako erronka Liga baita. Hor azken daude, eta entrenatzaileek ez dute ezusterik nahi, lehendik ere nahiko lesio izan baitituzte. Gainera, ohikoak ez direnei ere aukera eman nahi diete, beren maila erakusteko.
Horrek ez du esan nahi lehiaketa hau Avironek bazterrean uzten duenik, baina Liga da lehenengo helburua, eta gero datoz gainerako lehiaketak. Hala ere, Igiñiz edo Iturriria jokalariek beren maila erakutsi nahiko dute.
|