GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-12-08
- Liga Federala
Maulek oso neurketa zaila izago du Tyrossen zelaian

DONOSTIA

Astebeteko atsedenaren ostean, asteburu honetan itzuliko da Liga Federala, eta bertan diren euskal talde guztiek berriro ere lanari ekin beharko diote.

Lehen Mailan, bosgarren multzoan, Maulek oso irteera zaila dauka Tyrossen zelaian. Zuberotarrek ongi ekin zioten Ligari, baina jardunaldiak aurrera egin ahala, behera egin dute, eta une honetan jaitsierako postuetan daude. Landetara egin behar duten irteera ere oso zaila izango da, Tyrosse Pro 2ra igotzeko faboritoetako bat baita. Multzo berean, bestelako denboraldia egiten ari da Nafarroa. Ustekabekoa ematen ari dira, haien asmoa mailari eustea baitzen, baina oraingoz bigarren fasea jokatzeko postuetan daude. Etxean arituko dira, Donibane Garazin, SaintPaulen aurka. Horiek sailkapenean azken daude, eta hori-gorriek ez lukete puntuak batzeko aukera alferrik galdu behar.

Seigarren multzoan, Donibane Lohizune bere lana ongi egiten ari da, nahiz eta agian erregulartasun apur bat falta zaion. Hala ere, lehen fasean ez daude partida gehiegirik, eta hobe dute deskuido asko ez izatea, gero ezusteren bat izan nahi ez badute. Etxean arituko dira Orteseren aurka. Irabazi beharreko partida da, baina adi ibili beharko dute Biarnoko taldearekin. Hiru partida horiek etzi jokatuko dituzte 15.00etatik aurrera.

Bigarren mailan Bokale eta Donapaleu ari dira, eta Ligari biek helburu ezberdinekin ekin zioten, eta bakoitza dagokion lekuan dago. Bokale igotzeko borrokan ari da, eta horretarako puntuak batu beharko ditu etzi Fumelen zelaian. Beste jardunaldi bat ere falta da hemen lehen itzulia amaitzeko, eta Ligako lehen zati honetan ongi dabil Bokale, bere helburuen barruan.

Donapaleu berria da maila honetan, eta mailari eusteko asmoarekin abiatu zen denboraldi honetan, baina oraingoz daraman bideari eusten baldin badio, bapo kosta behar zaio. Bi partida besterik ez ditu irabazi, eta ahaleginduko da jardunaldi honetan hirugarren garaipena lortzen, etxean Nogaro hartuko baitu. Partidak, etzi, 15.00etan izango dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Tres mil personas secundan la manifestación de Segi
Ekonomia
Trichet insinúa que habrá más subidas de tipos tras el alza al 3,5%
Kultura
Donde la feria no es para mayores
Mundua
La Comisión considera positiva la oferta turca para desbloquear su adhesión a la UE
Kirolak
Dos meses de baja para Díaz de Zerio
Euskal Herria
ELA y LAB impulsan una movilización por una solución democrática
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss