- Idi-probak
Leteren uztarriak eraman du urteko saririk garrantzitsuena
DONOSTIA
Leteren uztarriak eraman ditu herenegun arratsaldean eta gauean Meñakan jokatu zen BBK sariketako mantak. Bertan, urtean Euskal Herriko probalekuetan punturik gehien batzen duten probalariak izan ziren. Jendeak, berriz, nahiko ongi erantzun zuen, batez ere gaueko saioan, arratsaldean ez baitzen ikusle gehiegi izan.Leteren idiek Lopene aurretik izan zuten itzain; eta
atzetik, berriz, Iketza. Ordu erdian lanean aritu ostean, 47 untze pasa egin
zituzten, eta untze bat pasako aldea kendu zien bigarren geratu ziren
Txertudiren idiei. Hirugarren Lopategiren idi parea geratu zen, eta hiru horiek
Superprestigioa jokatzeko txartela eskuratu
dute. Arabako txapelketa
Inason, Araban, herrialdeko gazteen Lasto-jaurtiketa Txapelketa jokatuko dute gaur eguerdian, 12.30ean. Herri horrek pilotalekurik ez duenez, plazan egin beharko da, eta horretarako eguraldiak ere lagundu beharko du. Santana,Beltran,Laguna, Franco eta Rodriguez arituko dira.
|