GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-12-08
Xabier Izaga
Beldurra

Nik ere uste dut batzuk, eta ez bakan batzuk, Euskal Herriaren normalizazio eta, beraz, bake egoera bat iritsi eta beren pribilegioak galduko dituzten beldur direla. Izan ere, halako egoera batean, indarkeriaren eta xantaiaren abantailarik gabe, beren aukera politikoa bat gehiago izango litzateke eta ez «joko arauak» xedatzen dituena. Hainbaten arrunkeriek ez lukete txalo zaparrada ofizialik jasoko, haien purrustadek ez lukete beren fundazioen eta go- bernuen saririk jasoko.

Ni ere beldur naiz. Beldur nintzen eta beldur naiz konstituzionalista horien beldurrak ez ote dituen euskaldun gehienen esperantza, eta beharra, beldurrean utziko. Identifikazio makurra egin dute, alegia, Espainiako Konstituzioa berdin demokrazia, etika, etab. Zilegi da demokraziaren eta nahi dituzten balioen interpretazio hori, baina litekeen bakarra balitz bezala inposatzea inola ere ez .

Beldur ematen dit, halaber, Elizak. Beldur ematen zidan eta beldur ematen dit normalizazio politikoaren aurka agertu delako. Hainbati bitxia gertatu zaio Elizaren jarrera hori, baina moralaren ustezko gidari horrek, bere moralaren gidari baino ez denak, bere ibilbidearekin koherente jokatu du. Mendeetan bere praktikaren bidez ondo erakutsia moral hori. Inperioen morala. Orain diote ezin dela «erakunde terrorista bat solaskide politiko gisa» onartu. Eta memoria historikoak zauri zaharrak berriz ireki eta Konstituzioak ekarri zuen adiskidetzea arriskuan jar lezakeela. Faxismoa, ordea, zilegizko solaskide politikoa da nonbait, harekin negoziatuz sortu baitziren konstituzio eta «adiskidetze» hori. Eta Eliza ez zetorren faxismoaren kontrako jarreratik, hain justu, hari hasieratik bukaeraraino bere bedeinkazioa eman baitzion. Konprenigarria da, beraz, memoria historikoaren aurka agertzea, baina ez da onargarria.

Pentsatu ote dute Elizaren gidariek zenbat jendek, erlijio horretan hazia eta hezia, haren irakaspen eta balioekiko koherentzian bizitzen saiatuta, galdu duen fedea? Pentsatu ote dute horretarako Elizaren beraren praktikak zerikusi handia izan duela? Horrenbeste larderia, hierarkia, faltsukeria... beldurgarriak dira. San Pauloren misoginiaren jagole («Atera daitezela emakumeak tenplutik»), bortitzenen lagun, pobreentzako mundu honetako esperantzaren ukatzaile... horixe izan da eta da Eliza.

Beharbada «erakunde terrorista» batekin ez, baina deabruarekin bai, negoziatuko lukete finantzaketa konturen bat balego tartean. -


Xabier Izaga - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Tres mil personas secundan la manifestación de Segi
Ekonomia
Trichet insinúa que habrá más subidas de tipos tras el alza al 3,5%
Kultura
Donde la feria no es para mayores
Mundua
La Comisión considera positiva la oferta turca para desbloquear su adhesión a la UE
Kirolak
Dos meses de baja para Díaz de Zerio
Euskal Herria
ELA y LAB impulsan una movilización por una solución democrática
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss