GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-12-08
Eliza atzetik, Mutrikuko herriari

Herritar batek baino gehiagok uste izango du eliza atzeko etxeetan bizi direnak eta bizitzear daudenak dagoeneko etxearen jabe direla. Baina, ez. Oraindik ez dira etxearen jabe etxeetan bertan bizi direnak, ezta bertan garajeak edota lokalak dituztenak ere.

«Nola da posible?», galdetuko dio batek baino gehiagok bere buruari. Guk, etxeetan bizi garenok eta biziko garenok ere behin baino gehiagotan, askoz gehiagotan galdetu diogu horixe geure buruari. Eta etxe-promozio horretan ustez ardura dutenei ere galdetu diegu. Ordea, erantzun alferrak eta gezurrak jaso izan ditugu galdetu dugun ia guztietan.

Iazko Malenetan, etxeetan bizi eta etxeak eskrituratuta izango genituela esan ziguten, esan eta idatzizko kontratu pribatuan sinatu ere bai. Igaro da urte eta ia erdi eta bai, etxeetan bizi gara, baina urbanizazioan hainbat lan bukatu gabe daudela. Eskrituratu? Arrastorik ere ez noizko egin ahal izango den.

Udalaren promozioko etxeak izanda, uste genuen udal agintariek herritarren interesak babestuko zituztela. Uste okerra. Beraiengana jo dugunean informazioa eta azalpenak egon behar zuten tokian, isiltasuna eta aitzakiak jaso izan ditugu, behin eta berriz, ordainetan.

Mutrikun datozen urteetan bostehun etxebizitza baino gehiago egingo omen dira. Horiek guztiak egiten gureak egiten eman duten beste denbora ematen badute, ederki ibiliko gara! Mutrikuko gauzak, Ora pro nobis.

Eduardo Antxustegi, Ezkide Agirrebengoa eta beste 28 sinadura Mutriku



Odoni eta Etxenikeri eskerrak
Gezurra badirudi ere, badut zer eskertu Odon Elortzari eta Pedro Miguel Etxenikeri. Lehenik, argi azaltzeagatik gai zaretela abisurik gabe Polizia bidaltzeko jendea bizi den etxeetara eta indarrez atea erditik zatituz (argazkiak ditut) sartzeko. Tartean, bi hilabeteko umea bizi zen etxea.

Eskerrak gutxien dutenek etxebizitza eskubiderik ez dutela begi bistan jartzeagatik. Es- kerrak zuek horrenbeste maite duzuen legea egoki ez datorkizuenean bete ez daitekeela erakusteagatik; zuen egoak jendea zapaltzen duela ikusarazteagatik; zuen proiektuak gure familia proiektuak baino garrantzitsuagoak direla ulertzen laguntzeagatik; zu- en termino kuttun diren giza eskubideak eta gizatasuna kuartada hutsa besterik ez direla argitzeagatik; arrazoiak zuen helburuetarako balio ez duenean indarkeria erabiltzen duzuela erakusteagatik.

Bukatzeko imajinazio ariketa bat proposatu nahiko nizueke. Pentsa ezazue goiz batez Polizia zuen etxeetan atea puskatuz, bortizki sartzen dela zuek esnatuz eta katxeatu eta etxea miatu ondoren lau orduko epea ematen dizuetela dena ateratzeko. Eta gainera, ez duzuela etxebizitza bat alokatu edo eskuratzeko diru nahikorik, nola sentituko zinatekete? Zer pentsatuko zenukete horren arduradunekiko? Miserable batzuk direla agian? Bada horixe, nire gorrotorik biziena zuentzat, miserableak.

Unai Apaolaza - Ibaetako irakasleen etxetako bizilagun ohia


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Tres mil personas secundan la manifestación de Segi
Ekonomia
Trichet insinúa que habrá más subidas de tipos tras el alza al 3,5%
Kultura
Donde la feria no es para mayores
Mundua
La Comisión considera positiva la oferta turca para desbloquear su adhesión a la UE
Kirolak
Dos meses de baja para Díaz de Zerio
Euskal Herria
ELA y LAB impulsan una movilización por una solución democrática
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss