GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-08
Ikastetxea eraikitzeko plana eskatu diote EAJri Zeberion
Gurasoek sarritan salatu dute azken 15 urteotan «arau guztien kontra dagoen ikastetxe bat» dutela Zeberion, eta horregatik, bai gurasoek bai Untzeta plataformak zentro berri bat eraikitzeko premia azaldu dute behin baino gehiagotan. Talde abertzaleak «aitzakia faltsuekin» EAJ epeak luzatzen dabilela esan du, «borondatea izanez gero, Udalak badituelako tresnak».

ZEBERIO

Ikastetxe berri baten beharra aspalditik dabil ahoz aho Zeberion. Gurasoek sarritan nabarmendu dute dauden beharrizan ugariei erantzuna emateko premia dagoela, eta zentro berriaren eskaera horietan, Untzeta hautesle plataforma izan dute ondoan. Izan ere, «ikastetxe berri bat eraikitzeko proiektua» eskatu diote EAJren esku dagoen Alkatetzari.

Untzetak gogoratu duenez, gurasoak, herritarrak eta irakasleak aspaldi hasi ziren harremanetan bai udal ordezkariekin, bai Lakuako Gobernuko Hezkuntza Saileko ordezkariekin, «eta beti egin dute topo EAJren kudeaketa eskasarekin». Azken urteotan jeltzaleak «epeak luzatzen» ibili direla kritikatu du, «aitzakia faltsuekin, ezinezkoak ziren eskolako kokapenak proposatzen, edo beste erakunde batzuei beren atzerapen justifikaezinak leporatzen».

Egungo eskolak dituen gabeziak LOGSElege espainola 1990-1991ko ikasturtean indarrean sartu zenetik daudela argitu du Untzetak. Gurasoek zabaldutako informazioaren arabera, proiektu bat bazegoela gogoratu du, «patio gorrian» egitea proposatzen zuena, eta «Uren legearen kontrakoa zelakoan» atzera bota zutela argitu du. 2002-2003ko ikasturtetik hona bestelako pausoak eman izan dira, eta egun bestelako egitasmo bat dago: EAJk Sautuolan egin gura du eraikin berri bat zaharrak dituen gabeziak betetzeko. Halere, proiek- tu hori oraindino ez dutela egin kritikatu du talde abertzaleak.

Untzetak azaldu duenez, badago ikastetxe bat eraikitzeko aukera, eskolako beharrizan guztiei erantzungo liekeena, eta kokapena ere proposatu dute, egungo eskola dagoen inguruan, ibaiaren beste aldean, eta eskolako zerbitzu guztiak hartuko lituzkeen eraikin bakarra izango litzateke.

Ordezkari abertzaleek GARAri azaldu diotenez, bertan dagoen lurzoruak kokapen ezin hobeagoa emango lioke eskola berriari, eta horrela, EAJren asmoak ekarriko lituzkeen funtzionamendu arazoak behingoz bukatuko liratekeela azaldu dute, eskola bi eraikinetan partitzea proposatzen duelako Alkatetzak defendatzen duen kokapenak.

Untzetak defenditzen duen egitasmoak gurasoen oniritzia du. Izan ere, talde abertzaleak eta gurasoek eskaera aurkeztu zuten Udalean kokapen hori azter dezaten, baina ezezkoa jaso zuten.

«Arazoak ipini dituzte bestelako azpiegiturak aurrez ikusten dituztela esanez, baina borondatea balego, Udalak hirigintza tresna nahiko dauzka behar diren lurrak lortzeko, eta epe labur batean zentro berri bat eraikitzeko», adierazi zuten.

Proiektua geldi dagoen bitartean, Lakuako Hezkuntza Saila eta Udala «gutxieneko baldintzak betetzen ez dituen zentroa» mantentzen ari direla kritikatu dute.

Era berean, udal ordezkarien jokabidea salatu dute, Untzetak azaldu duenez, zentroko beharrizanak salatzeko eta eskolak dituen aldarrikapenak herritarrei ezagutarazteko gurasoek jartzen dituzten kartelak eta pankartak kentzeko agindua eman dutelako.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Tres mil personas secundan la manifestación de Segi
Ekonomia
Trichet insinúa que habrá más subidas de tipos tras el alza al 3,5%
Kultura
Donde la feria no es para mayores
Mundua
La Comisión considera positiva la oferta turca para desbloquear su adhesión a la UE
Kirolak
Dos meses de baja para Díaz de Zerio
Euskal Herria
ELA y LAB impulsan una movilización por una solución democrática
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss