IRUÑEA
Abenduaren 15ean Nafarroan indarrean dagoen Euskara-ren Legeak 20 urte betetzen dituenez, Kontseiluak hitzal-di-jardunaldia antolatu du egun horretarako. «Vascuencearen Legetik euskararen legera» izenburupeko jardunaldia Iruñeko Nabarreria Gizar- te eta Kultur Etxeanegingo dute eta izena emateko komunikazioa kontseilua.org helbidera idatzi edo 948-384680 telefonora deitu behar da. 9.15ean hasiko da Kontseiluko ildo politiko-instituzionaleko arduradun Iñaki Lasak aurkezpena eginda.
Ondoren, 9.30ean, Behatokiko kudeatzaile Arantza Haranburuk hitz egingo du «Hizkuntza-eskubideak Vascuen- cearen Legearen itzalpean» izenburupean. Euskalgintzako herri mugimenduen txanda iritsiko da gero, 20 urteotan Euskararen Legearen ondorioz Nafarroan izandako zailtasunak aztertzeko.
Eguerdian, berriz, Oinarriak plataformako ordezkariek hitz egingo dute, eta 50.000 nafarren sostengua jaso zuen lege alternatiboaren edukiaren berri emango dute.
13.00etan, Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendiguren aurrera begira Nafarroak behar duen hizkuntza-politikaren ezaugarriez arituko da, eta jardunaldiei amaiera ipini.
Euskararen Legeak hiru zatitan banatzen du herrialdea «eremu euskalduna», «mistoa» eta «ez euskalduna»,eta herritarrek eskubide ezberdinak dituzte bizi diren eremuaren arabera. Adibidez, «eremu ez euskaldunean» bizi direnek ez dute hezkuntza publikoa euskaraz jasotzeko ezta Administrazioarekin hizkuntza horretan harremanak izateko eskubiderik. «Mistoan» ere traba ugari izaten dute.