GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-12-18
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Protesta

Duela egun gutti, prentsan agertu ez den bezala, Batasuneko militante batzuk, Euskal Herria 2020ko hautetsien biltzarraren erdira Lamassoure jaunari aurre egiteko heldu ziren. Behin baino gehiagotan jaun horren berri eman izan dugu, baina ez zuen sekula nardatzerik jasan dituen funtzio goraipatuetan Euskal Herriko kudeaketaren muinean. Erran nahi baitu gure geroaren zaintzeko hartu dituen ardura nagusietan. Behingoz abertzale batzuek egiten duten lanari buruzko iritziaren zuzenki ematera joan zitzaizkion. Gogoan izan behar dugu euskara legez kanpo gelditzearen ardura duela, eta bestalde, Estrasburgoko parlamentuan izan zen eztabaidan, prozesuaren kontrako botoa eman zuela UMPko diputatu guziek bezala, hemen berean euskaltasunaren aldeko itxura ematen saiatzen delarik. Ez da bera bere buruaren babestera atera. Gure Daniel Poulou diputatua atera da eta banderola zeraman militanteari fisikoki eraso dio. Hain demokratak diren horiek eskubide mugarik ez daukate.

Prentsak ez dio gertakizunari oihartzun handirik eman, alta, beste hautetsi batzuk zigortuak izan dira egin erasoengatik. Horrek ez du ez zigorrik, ez eta iritzi publikoarena ere jasanen prentsak ez baititu horrelako ekintzak kontatzen. Nola hautetsi nagusien aurrean egin erasoak ez du bestelako ondoriorik ez bada hautetsiek eskubide zabalagoak dituztela?

Ezkerrak hauteskundeen aitzineko kanpainaren lehen urratsa egin du erranez gerla ondotikako eskuin gogorrenaren aurkako lanaren egiten abian zirela. Baina horiek ere boterean izan dira luzaz hemen, ez al dute na- hiago izan adostasuna lortu hemengo eskuinarekin? Adibidez, departamenduaren kasuan, agindutakoa ezeztatu hemengo hautetsiak aurka zirela ikusita? Eskuin horren botatzeko nahiko lan izanen dugu denek; oso ongi instalatua baita, agintari boteretsuarekin MAMen laguntzarekin. Azken horrek zurubi osoa ez baitu garaitua eta botereari heltzeko nahikeria handia erakutsi baitu azken egun hauetan UMPren barnean antolatuak izan diren eztabaidetan agertu den bezala. Joan behar baita Sarkozyren makinari aurre egitera, ez da erabaki motela urteetan prestatutako hauteskunde kanpainaren aurka abiatzea! MAMek egin du, horrek alderdiaren barnean eta boterearen bideetan duen indarraren seinalea dugu. Hemengo hautetsiak esku horretatik doaz, horrela dute ausardia txosten guztiak nahi duten bezala eramateko, 2x2ren kasuan informazioaren gordetzeko, AHTren inposatzeko.

Hautsetsi horien aurka aritu behar dugu lanean, hauteskunde kanpainek hedatzen duten demokrazia itxuraren gezurraren salatzera joan beharko dugu. Euskararen aldeko itxura eman nahi digute, baina protestan ateratako militanteari frantsesez egitea inposatu nahi zion Poulouk. Jantzia aldatu zuten, baina zinezko euskaldunekiko sentimenduak berehala itzultzen zaizkie. -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Muere un preso en Martutene por causas no naturales
Euskal Herria
Harrera eta babes zabala jaso du Ahotsak-ek Madrilen
Mundua
El canciller palestino sobrevive a un atentado en un día con dos muertos
Kirolak
Martínez de Irujo, el pelotari total
Kirolak
La Real reacciona cuando peor lo tenía
Kirolak
Conquistada otra fortaleza inexpugnable en Primera
Kirolak
Mindegiak lan erdietatik aurrera erabaki du auzia
Mundua
Desaparecen en el mar más de un centenar de emigrantes senegaleses
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss