II. Ikus-entzunezkoen Rallyak badu irabazlea
BILBO. Topaguneak antolatutako Euskal Herriko II. Ikus-entzunezkoen Rallyak badu irabazlea. Irabazleak hauexek izan dira: lehen saria (1.500 euro), Gaizko Fanarraga eta Ibon Antuñano, “Zeruari” lanarekin; bigarrena (1.200 euro), Daltoniko Anonimoak taldea, “Titulurik gabea III”rekin; hirugarrena (900 euro), Insano Komandoa, “Ruper Redford”- ekin; aipamen berezia, Eskoriatzako Hegoaixe taldea, “Izenik gabea”rekin.
Uxue Alberdi nagusi, Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketan
ERRENTERIA. “Esku bakarrarekin” lanari esker, Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa irabazi du Uxue Alberdi gazte elgoibartarrak. Errenteriako bertako lan onenaren egileari ematen dioten saria, berriz, Joxemari Carrerek bereganatu du, “Zaldun erraria”rekin. Gaztelanizko atalean, Carlos Frubeck burgostarrak irabazi du, “Julia”rekin, eta egile gazteei ematen dioten saria, berriz, Alba Martin kantabriarrak, “Verde”rekin.
Mikroipuinen Lehiaketan, Amaia Aierdi txapeldun
IRUÑEA. “Euskal Liburugintza” erakusketa bisitatu duten ikasleen artean Euskara Kultur Elkargoak antolatutako Mikroipuinen Lehiaketa Amaia Aierdik irabazi du, “Nire etxeko ataria” lanari esker. Ohorezko aipamena, berriz, Andrea de la Torrek, Ixai Salvok, Markel Jimenezek, Jon Iruretagoienak eta Txomin Labianok merezi izan dute. Mikroipuin onenak laster irakurri ahal izango dira euskarakultur.org webgunean.
Homenaje al músico Joan Guinjoan, en el Guggenheim
BILBO. Iñaki Alberdi e Iñigo Aizpiolea (acordeones), Ricardo Descalzo (piano) y Javier Alonso (percusión) ofrecerán mañana en el Guggenheim, a las 19.45, un concierto homenaje a Joan Guinjoan, en su 75 aniversario. Además de música de Guinjoan, podrán escucharse piezas de Erkoreka, Lazkano y Gerenabarrena.
|