GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-18
Iñaki de Juanaren berri eman dute Madrilen ere
·Ahotsak-en ekitaldiaren osteko bazkarian donostiarraren egoeraren berri eman zuten

Madrilgo hainbat pertsona ezagunek lehen eskutik jaso zuten atzo Iñaki de Juanaren egoeraren berri. Donostiarraren senide batek azalpenak eman zizkien Ahotsak plataformaren aurkezpen ekitaldiaren ostean egindako bazkarian. «Oso kezkatuta» agertu ziren hainbat, eta laguntza emateko prestutasuna ere agertu zuten batzuek.

DONOSTIA

Iñaki de Juana euskal preso politikoak 42 egun bete ditu gaurgose-greban joan den azaroaren 7an berriro baraualdiari ekin zionetik.Atzo, Ahotsak plataformaren aurkezpen ekitaldiaren osteko bazkari jendetsua aprobetxatuz, bertan ziren herritar ezagunei De Juanaren egoeraren berri eman zieten. Gainera, «oso kezkatuta» agertu ziren De Juanaren senide baten hitzak entzun eta gero, preso politiko donostiarraren egoera ezagutzean; laguntza eskaini zuenik ere izan zen, baita «Iñaki de Juana askatu» orritxo batean idatzi eta bularraldean itsatsi zuenik ere.

Ahotsak plataformaren aurkezpen ekitaldi osteko bazkarian Madrilgo jende ezagun eta ospetsu ugari batu ziren, eta horien presentzia baliatuz, De Juanaren senide batek hitza hartu zuen bazkaltzen zuten bitartean. Horrela, berrehun lagun baino gehiagoren aurrean preso politiko donostiarra berriro ere gose-greban dagoela azaldu zuen, baita protestaren zergatiak zein diren ere, eta 42 egun gose-greban eman osteanbizi duen egoeraren larritasuna nabarmendu zuen. Izan ere, 57 kilogramo soilik pisatzen baititu eta bere borondatearen aurka elikatu baitute De Juana zunda bidez, «bat-bateko heriotza» jasateko duen arriskuaz ohartarazi eta gero.

PP eta Bizkaiko bertso finala

Iñaki de Juanaren egoeraz «oso kezkatuta» agertu ziren bazkarian izan ziren lagunak, eta preso donostiarraren egoera iraultzeko, bere askatasuna lortzeko, laguntza eskaini zuenik ere izan zen.

Bestalde, Iñaki de Juanaren gose-grebaren harira ere, PPko parlamentari Carlos Urkijo kexati azaldu zen atzo, larunbatean izandako Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketako finaleko partaide guztiek donostiarraren askatasuna aldarrikatzen zuten elastikoak soinean eramateagatik. Preso politiko donostiarraren egoera salatzeko, eta, oro har, euskal preso politikoen eskubideen alde egiteko, baraualdia eta itxialdia egin dute 15 lagunek asteburu honetan Abantoko San Fuentes auzoan. Bizkaiko herrian, larunbatean 30 lagunek elkarretaratzea egin zuten eta atzo, aldiz, 40 pertsona elkartu ziren.

Donostian, ostera,beste behin ere Ertzaintzaren jazarpena salatu zuten eskuorriak banatzen ari ziren bitartean. GARAri azaldutakoaren arabera,atzo arratsaldean Anoetako futbol zelaiaren inguruetan euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapena egin zuten eta asteazkenean, abenduak 20, deitua dagoen mobilizazio egunaren gaineko eskuorriak banatzen ari zirela hamar bat ertzainek hiru lagun inguratu eta identifikatu zituzten. EHNA eman arren,ez zieten onartu, eta gainera, «lurrera bota» zizkieten, iseka eginez. Ertzain batek, bere arman bandera espainola zeramala gaineratu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Muere un preso en Martutene por causas no naturales
Euskal Herria
Harrera eta babes zabala jaso du Ahotsak-ek Madrilen
Mundua
El canciller palestino sobrevive a un atentado en un día con dos muertos
Kirolak
Martínez de Irujo, el pelotari total
Kirolak
La Real reacciona cuando peor lo tenía
Kirolak
Conquistada otra fortaleza inexpugnable en Primera
Kirolak
Mindegiak lan erdietatik aurrera erabaki du auzia
Mundua
Desaparecen en el mar más de un centenar de emigrantes senegaleses
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss