GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-18
Herritarren hitza entzun dezatela eskatu du Bakiok
Herritarrek eta Bakiokoak ez direnek ere erantzun ona eman zioten atzo Bakiosos plataformak eginiko deialdiari. 300dik gora izan ziren, antolatzaileen arabera, Bakion herritarrei hirigintza ereduaz galdetzen aritu zirenak eta euren hitza errespeta dezatela eskatu zutenak.

BAKIO

Hainbat pertsonak egin zuten bat atzo eguerdian Bakiosos plataformak deituriko manifestazioarekin. Antolatzaileeek esandakoaren arabera, 350 inguru izan ziren, nahiz eta eguraldiak batere lagundu ez, Udalak daraman hirigintza planaren aurkako jarrera herriko kaleetan agertu zutenak.

Martxa «Bakio denon artean ‘eraikiz’» lelopean ibili zen herrian zehar, herritarrek nahi dutena zer den eta herrian zein beharrizan ikusten duten galde dezatela eskatzeko. Izan ere, herrian 1.900 bat etxebizitza berri eraiki behar dituzte, baita golf zelai bat ere, besteak beste.

Bakiosos plataformak, ordea, herritarren iritzia kontuan har dezatela aldarrikatzen du, bertako kideen esanetan, herriak «une honetan, bestelako» irudia baitauka herriko hirigintza ereduari dagokionez. Parte-hartzeaz gain, ordea, Bakiok dituen beharren gaineko azterketak egin ditzatela ere aldarrikatzen du Bakiososek.

«Poliziakidez josita»

Bestalde, Bakioko ezker abertzaleko kideek salatu dutenez, herria azken aste hauetan «poliziakidez josita» dago, azken asteburu honetan batez ere. Hori, gainera, alkateak duela aste gutxi eginiko adierazpen batzuekin lotzen dute, hirigintza jardueraren aurkako salaketa egiten zutenen kontra neurriak hartuko zituela «mehatxu» egin baitzuen.

Ezker abertzaleko kideek kontatutakoaren arabera, nabaria izan da Poliziaren presentzia asteburu honetan, herriko hainbat gaztek «propaganda» ekintzak garatzeko hautatu duten egunekin bat dator-eta. Gainera, adierazpen askatasuna ere ez dela errespetatzen kritikatu dute, «herria salgai» dagoela esan edo idaztea bera salagarria baita Udalaren arabera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Muere un preso en Martutene por causas no naturales
Euskal Herria
Harrera eta babes zabala jaso du Ahotsak-ek Madrilen
Mundua
El canciller palestino sobrevive a un atentado en un día con dos muertos
Kirolak
Martínez de Irujo, el pelotari total
Kirolak
La Real reacciona cuando peor lo tenía
Kirolak
Conquistada otra fortaleza inexpugnable en Primera
Kirolak
Mindegiak lan erdietatik aurrera erabaki du auzia
Mundua
Desaparecen en el mar más de un centenar de emigrantes senegaleses
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss