GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-18
Zuzendaritza eta eledun taldea berritu ditu NGK-k

IRUÑEA

Zuzendaritza talde berria osatu zuen Nafarroako Gazte Kontseiluak iragan ostiralean Iruñean egindako XIX. Batzar Orokorrean. Iosu Royo izan da boz gehien jaso dituen hautagaia, eta Irurtzungo Orritz taldeko 19 urteko kide horrek, UGTko gazte taldeetako Iñaki Rodriguezek baino sei boto gehiago lortu zituen; 25 lehendakari berriak, eta 19 Rodriguezek.

XIX. Batzar Orokorrean batzorde iraunkor berria ere hautatu zuten. Horietatik hiruk beren postua berretsi dute: Sonia Mendezek, Koldo Iribarrenek eta David Chivitek. Beraz, zazpi taldekide berri izango dituzte datozen urteetarako: Itziar Garcas, Miguel Arnedo, Diego Vidal, Oihana Beloki, Iñaki Rodriguez, Gurutze Ezkarai eta Maider Sukunza.

Horretaz gain, hiru elkarte berriren sarrera ere onartu zuten ­Burlatako Asociación Juvenil Zagales, Asociación Juvenil Club Universitario Velate eta Gazte Burrunba­ batzarrean, baita 2006. urteko txostena eta 2007. urterako lan ildoak ere.

Bestalde, Batzar Orokorrak larrialdiko ebazpen bat ere onartu zuen. Horrek salatzen duenaren arabera, UPNk eta CDNk gazte kontseilua ekonomikoki ito nahi dute. Berriki onartutako Nafarroako Aurrekontu Orokorren barruan, Parlamentuak gazte kontseiluari zuzentzen dion kopurua murriztea erabaki zuen UPN eta CDN alderdien aldeko botoekin. Alde horretatik, Estatu espainol osoan diru kopuru gutxien jasotzen duen kontseilua dela gogoratu zuten. Aurtengoan, NGK-k eskatutako igoera baztertzeaz gainera, ia 1.000 euro gutxiago jaso ditu kolektibo horrek.

«CDNk saldu egin gaitu»

Hori guztia, ordea, are gogorragoa da kontuan hartuz NGK-ko kideek iragan irailean CDNko Perez-Nievas parlamentariarekin izandako bileran hitz egindakoa. Izan ere, CDNk NGK-k eskatutako igoeraren alde bozkatuko zuela ziurtatu zuen parlamentariak. Hori dela-eta, CDNk «saldu» egin dituela salatu dute NGK-ko kideek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Muere un preso en Martutene por causas no naturales
Euskal Herria
Harrera eta babes zabala jaso du Ahotsak-ek Madrilen
Mundua
El canciller palestino sobrevive a un atentado en un día con dos muertos
Kirolak
Martínez de Irujo, el pelotari total
Kirolak
La Real reacciona cuando peor lo tenía
Kirolak
Conquistada otra fortaleza inexpugnable en Primera
Kirolak
Mindegiak lan erdietatik aurrera erabaki du auzia
Mundua
Desaparecen en el mar más de un centenar de emigrantes senegaleses
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss