GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-12-18
- Heineken Kopa
Biarritzek lor zitzakeen bost puntuak batzeko modua egin du
·Lehen zatian erabat nagusitu zen, baina bigarrenean sufritzea egokitu zitzaion

BIARRITZ 27
BORDER REIVERS 17

BIARRITZ

Biarritzek Europako Txapelketako laugarren partida irabazi zuen atzo, jokatu dituen guztiak, beraz. Gainera, lor zitezkeen hogei puntuak ere eskuratu ditu, izan ere, atzo bost entsegu egin zituen, eta puntu gehigarria ere bereganatu zuen.

Zuri-gorriek ia eskuetan dute final-laurdenetarako txartela, baina horretaz gain, hurrengo fasera sailkatzen diren zortzi taldeen artean, lehenengo lauretan geratu nahi du, horrek final-laurdenak etxean jokatzeko parada emango bailieke, eta horretarako ahalik eta punturik gehien batzea ezinbestekoa da lapurtarrentzat.

Atzo ere garbi zuten, irabazteaz gain, puntu gehigarria ere behar zutela eta horretara zelairatu ziren.Lehen zatian eskoziarrak baino hobeak izan ziren. Euskaldunek talde handia dute, eta hori ere argi eta garbi geratu zen lehen ordu erdian. Zuri-gorriek hiru entsegu eta transformazio bat eginak zituzten 35. minuturako, eta 17-0 aitzinetik ziren.

Puntu gehigarria lortzeko gutxienez lau entsegu behar dira, eta partida ere nahikoa bideratuta zutenez gero, erritmoa apur bat jaitsi zuten. Hala ere, eskoziarrek lehen zatiko azkeneko jokaldira bitarte ez zuten puntu bat bera ere lortu.

Bigarren zatian, ordea, lo zelairatu zirela zirudien, eta kanpotarrak horretaz ohartu egin ziren, eta aurrea hartu zieten. Transformatutako bi entsegu ere egin zituzten, eta hiru puntura jarri ziren kanpotarrak (17-14). Minutuak aurrera zihoazen, eta laugarren entsegua ez zen etortzen, eta garaipenak berak ere bazuen arriskurik. Hala ere, partida amaitzeko minutu bat besterik geratzen ez zenean, Bobok egin zuen euskaldunen laugarren entsegua, nahiz eta transformazioarekin huts egin zuten. Arauzko denbora igaro eta hiru minutura bosgarren entsegua ere egin zuten zuri-gorriek, ordurako eskoziarrek partida galdutzat emana bazuten ere. Amaieran garaipena eta puntu gehigarria izan ziren Olympiquekoentzat, baina kostata. Dena erraz izatetik ia garaipenak ihes egitera pasatu ziren, baina azkenean dena ongi atera zen lapurtarrentzat.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Muere un preso en Martutene por causas no naturales
Euskal Herria
Harrera eta babes zabala jaso du Ahotsak-ek Madrilen
Mundua
El canciller palestino sobrevive a un atentado en un día con dos muertos
Kirolak
Martínez de Irujo, el pelotari total
Kirolak
La Real reacciona cuando peor lo tenía
Kirolak
Conquistada otra fortaleza inexpugnable en Primera
Kirolak
Mindegiak lan erdietatik aurrera erabaki du auzia
Mundua
Desaparecen en el mar más de un centenar de emigrantes senegaleses
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss