- Sokatira
Abadiñok eta Gaztedik lortu dituzte azkeneko txapelak
DONOSTIA
Euskal Herriko Launakako Txapelketa amaitu zen herenegun Arrigorriagan, eta Abadiño A taldeak eta Gaztedi Ak eraman zituzten azkeneko txapelak.Mutiletan 290 kiloko taldeen finala izan zen, eta Abadiño
zen irabazteko faboritoa. Ez zuen hutsik egin, berea izan baitzen garaipena,
saioko tiraldi guztiak irabazita. Auzolanek zirudien beraiei aurre egin
ziezaiekeen bakarra, eta azkenean bigarren postuarekin konformatu behar izan
zuen, bizkaitarrekin galdu eta gainerako tiraldiak irabazita. Sokarri sailkatu
zen hirugarren postuan, aurreko biekin galdu eta gainerakoak irabazita.
Nesketan ez zen ezusterik izan, eta Gaztedi Ak irabazi
zuen azkeneko jardunaldia ere, beraz, beretzat izan zen txapela. Azkeneko
jardunaldian ere tiraldi guztiak bereganatu zituzten. Gaztedi B izan zen
bigarren azkeneko jardunaldian, eta
Girizia, berriz, azkena.
|