GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-12-18
Barriola: «Horrela galtzeak min handiago ematen du»

GASTEIZ

Sekulako penarekin amaitu zuen finala Abel Barriolak. «Horrela galtzeak min handiagoa ematen du. Pena izugarria daukat, nire laugarren finala zen Lau eta Erdian eta desberdintasun handia dago bi txapel lortu eta bi aldiz txapeldunorde izatearen eta txapel bat lortu eta hiru aldiz txapeldunorde izatearen artean. Txapela beti txapela da, baina kirolak halako kolpeak ditu eta pozak ere bai; halaxe tokatu da eta aurrera begiratu beharra dago».

Partidan egindako hutsik handiena sakez egindako falta izan zuela uste arren, ez ditu berehalakoan ahaztuko atzoko azken bi tantoak. «Txapela eskuan izan dut, 21-20koan tantoa eginda izan dut eta bolea txapapera bota dut; gainera, uste dut bolea horretara heltzea ezinezkoa zela. Ondoegi eman diot eta txapapera joan da. Azken tantoan inork ez zuen arriskatu nahi, pilota baztertu egin zait eta ezin izan dut, partida eta txapela joan zaizkit. Mementoan kolpe handia izan da, uste dut hurrengo egunetan nahiko gaizki egongo naizela, baina hemendik bi astera-edo egindako txapelketarekin gustura egoteko moduan izango naiz», gaineratu zuen.

Dena dela, bizi izandako une txarren ostean, gustura egoteko moduan da atzelaria. «Une hauetan gaizki pasatzen da, baina orain sei hilabete esan izan balidate ez nukeen sinetsiko. Txuriz janzte hutsa sari bat da niretzat pasatu ditudanak pasata. Dena uzteko zorian izan nintzen eta berriro ere pilotari sentitzea eta final handi batean egotea handia izan da. Espero dut etorkizunean lanak emateko moduan egongo naizela, baina ez nigatik bakarrik, bi pilotari oso on daude, Juan eta Aimar, baina pilotaren onerako bagaude gauzak ondo eginez gero lanak emateko moduan gaude zenbait pilotari».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Muere un preso en Martutene por causas no naturales
Euskal Herria
Harrera eta babes zabala jaso du Ahotsak-ek Madrilen
Mundua
El canciller palestino sobrevive a un atentado en un día con dos muertos
Kirolak
Martínez de Irujo, el pelotari total
Kirolak
La Real reacciona cuando peor lo tenía
Kirolak
Conquistada otra fortaleza inexpugnable en Primera
Kirolak
Mindegiak lan erdietatik aurrera erabaki du auzia
Mundua
Desaparecen en el mar más de un centenar de emigrantes senegaleses
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss