EHBEk Euskal Curriculumaren aldeko hautua berretsi du
DONOSTIA
Estatu espainoleko Gobernuak bi dekretu kaleratu zituen atzo 3-6 eta 12-16 urte arteko ume eta gazteek zer ikasi behar duten zehazteko. Hala, Alderdi Popularrak proposatu zuen Kalitatearen Legea baztertu eta LOGSE ereduaren aldeko jarrera berretsi zuten. Euskal Herriak Bere Eskola elkartearen ustez, ordea, oinarrian gauza bera erran nahi dute bi legeek, «Gobernu espainiarrak egin dituelako euskal herritarron hitza kontuan hartu gabe». Dekretu horien «inposizioa» salatu ondotik, Euskal Herriko eskola eraikitzeko 60ko hamarralditik aitzinera egindako lana nabarmendu du EHBEk. «Azken urteetan, gainera, edukiek ere garrantzia hartu dute eta horren harira sortu dugu Euskal Curriculuma», ohartarazi du. Curriculum hori «bere osotasunean» garatzeko lan eginen du elkarteak.
|