GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-30
Kultur koordinakundeek Ezpeletari esan diote akatsa zuzentzeko garaiz dabilela
Iruñeko auzoetako Olentzeroren segizioen inguruan aurten ere sortu den iskanbilaren gainean jardun dute auzoetako kultur koordinakundeek beste behin. Balorazio gazi-gozoa egin dute, gazia isun eta gainerako istiluengatik, eta gozoa auzotarren parte-hartzeagatik. Orain, ordea, isunak iristeko zain daudela aitortu zuten.

IRUÑEA

Gabon gaua igaro berri den honetan, Iruñeko zortzi auzotako kultur koordinakundeek ­Arrosadia, Txantrea, Arrotxapea, Mendillorri, Sanduzelai, Donibane, Alde Zaharra eta Etxabakoitz­ berriz ere ezinegona eta haserrea agertu dute. Atzo izan zen agerpena, eta bertan, aurtengo Olentzeroren segizioen harira egoniko istiluak, eta Iruñeko Udalaren nahiz Poliziaren jarrera salatu zuten.

Gainera, zenbait galdera zehatz egin zizkioten Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi Eradio Ezpeletari: «Olentzeroren kalejirak bertan behera utzi izana ez al da nahikoa? Berriro espedientea ireki nahi al diguzu? Joan den urtean Nafarroako Gobernuak emandako erantzuna ez al zen nahikoa izan? Ez al zara ohartzen zer-nolako amildegia dagoen UPNko Udalaren eta auzoetako errealitate sozialaren artean?».

Izan ere, eta joan den abenduaren 23 eta 24ko arratsetan gertaturikoak errepasatuz, honako datuak eman zituzten auzoetako koordinakundeetako kideek: «Hamabi pertsona identifikatu zituzten, isunekin mehatxatu zituzten, hainbat lokaletan sartu ziren borra eskuetan zutela, zelatari lanetan ibili ziren, autoak miatu zituzten, eta hori guztia Polizia nazionalaren laguntzarekin». Horrek galdera absurdo baterako bide eman ziela gaineratu zuten: «Olentzero gaizkile arriskutsua al da?».

Balorazio gazi-gozoa

Hala ere, balorazio positiboa ere egin zuten kultur koordinakundeek, auzotarren jarrera eta parte-hartzea «guztiz txalogarriak» izan zirela adierazi baitzuten.

Jokaera horrek, ordea, ez die hemendik aurrera ezer onik ekarriko auzotarrei, izan ere, Ezpeletak aste honetan bertan zenbait komunikabidetan aditzera eman duenez, identifikatutakoei espedientea irekiko baitiete. Horretaz gain, datozen egun hauetan isunak iritsiko direla uste dutela ere gaineratu zuten.

Eradio Ezpeletak, bestalde, bere jarrerari eusten dio, eta aurtengo Olentzeroren segizioen antolatzaile kultur koordinakundeak eurak izan direla baieztatzen jarraitzen du. Horiek, baina, adierazpen horiek gezurtatu eta auzotarren lana izan dela argudiatu zuten.

Azkenik, Ezpeletari Olentzeroren segizioei bermeak, isunak eta trabak jartzen dizkien araudia bazterrean utz dezala eskatu zioten ­baita aurten jarritako isun eta bermeak ere­ bai Iruñeko auzoetako kultur koordinakundeek, bai San Antonioren Olentzeroren segizioa antolatzen duen olentzerozaleen elkarteak: «Oraindik zure jarrera zuzentzeko garaiz zabiltza; espedienteak, isunak eta intoxikazioak baztertu, eta kontura zaitez behingoz ezinezkoa dela udaberria gelditzea».

«Nahiz eta egundoko ahaleginak egin, Olentzero zu baino indartsuagoa izanen da beti, Ezpeleta jauna», esan zioten.



«Obsesión enfermiza» con los Olentzeros

IRUÑEA

Los ediles de EA en el Ayuntamiento de Iruñea, Iñaki Cabasés y Javier Ayesa, señalaron que la actuación llevada a cabo en contra de los desfiles de los Olentzeros, responde a una «obsesión enfermiza de la alcaldesa de Iruñea y del jefe de la Policía Municipal por reprimir la expresión social y cultural de los pamploneses».

Apuntaron, asimismo, que con esta actuación Yolanda Barcina «nos ha brindado su brillante despedida de estas fiestas, extendiéndonos el regalo generalizado de su actitud represiva». «La obsesión con los Olentzeros es el paradigma de la política de persecución que, acompañada por el jefe de la Policía Municipal, la alcaldesa de Iruñea ha practicado durante estos cuatro años», añadieron.

Finalmente, tras ironizar con la labor y «el esfuerzo» de la Policía local «al servicio de todos y todas las ciudadanas», recordaron que Barcina «empezó utilizando este cuerpo para reprimir protestas populares y ha terminado empleándolo para perseguir figuras representativas de nuestras fiestas navideñas».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat culpa a PSOE y UMP de que aún haya «sillas vacías en nuestras casas»
Mundua
Cuenta atrás para el ahorcamiento del derrocado presidente Saddam Hussein
Euskal Herria
Miembros de PS, PCF y Verdes reclaman implicación a París
Mundua
El Parlamento europeo oirá «A coupla focal» en gaélico
Ekonomia
Los sindicatos estiman un éxito el paro del 90% en las gasolineras alavesas
Euskal Herria
Batasuna mantiene un compromiso «claro e inequívoco» con el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss