Josu Jimenez Maia
De Juana eta Cano
Egia zen, beraz: idazteak ezusteko lekuetara eramaten gaitu. Idazle adiskideok, argi ibili: kontuz idazten duzuenarekin, egunen batean lehenda- karitzan amaituko duzue bestela, zuek ere». Edo gartzelan. Hasierako hitzak Harkaitz Canorenak dira, lehendakaritzan irakurriak, ongi merezitako Euskadi saria jaso aitzin, iazko azaroaren 29an. Pena Iñaki De Juanak entzun ez izana. Handik egun gutxira egunkari honetan argitaratutako artikulu pare batengatik hamabi urte baino gehiago ezarri diote preso donostiarrari eta, kondena oso-osorik beteta, ez dago kalean. Egia zen, beraz: idazteak ezusteko lekuetara eramaten gaitu. Nik ez dut preso donostiarra ezagutzen, baina bi iritzi artikuluren aitzakia iraingarria da. Iñaki de Juanak baditu beste artikulu batzuk, baita bi liburu ere argitaratuta, “Días” eta “La senda del abismo”; hamaika urte luze hauetan etxetik urrundua, bakartuta, behin baino gehiagotan jipoitua eta, halere, idazten jarraitzen du. Idazle presoa dugu, eta askatzen dutenean literaturaren munduan lan egiteko asmoa agertu zuen; argitale- txe batean lan egiteko eskaintza omen du. Harkaitz Cano bai ezagutzen dudala, gure Euskal Herria txiki honetan, Cano bezalako lehen mailako idazleak gertu-gertu izateko zortea dugulako. Ez dakit Harkaitz Canok Iñaki de Juana ezaguzten duen, baina ez dut uste Euskadi saria jaso behar zuen eguneko testua sortzean preso politiko donostiarra gogoan izanen zuenik. Dena dela, Canok hauxe idatzi zuen: «Boterea gizarteari zerbitzeko dago. Literatura, gainerako arte diziplinak bezala, gizartea sus- pertzeko. Zehaztasuna eskatu behar zaie idazleei, zehaztasuna politikariei ere». Zer gehiago egin behar du gizarteak boterea dutenek okerra konpondu eta Iñaki de Juana kalera atera dadin? Zer gehiago egin behar du Iñakik beste idazleek euren lumak altxa ditzaten bidegabekeria salatzeko? Baskongadetako lehendakari jaunak txalotu zituen Harkaitz Canoren hitzak... horregatik preso donostiarraren auzian esku-hartze zehatza eskatzen zaio Iñaki de Juana bizirik eta aske itzul dadin Euskal Herrira. Harkaitz Canok gaztigatu zigunez, «egia zen, beraz: idazteak ezusteko lekuetara eramaten gaitu. Idazle adiskideok, argi ibili: kontuz idazten duzuenarekin», iazko Euskadi saria jasotzean, Gasteizko hitzaldi gogoangarri hartan non, bukatzeko, hauxe gaineratu zuen: «Ez dezagun, literaturaren ahalmena gutxietsi». Lerrootatik besarkada bero-beroa bi idazleei. -
|