GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-12-30
Floren Aoiz
Jauregi, berriz!

Batzuetan iraganeko mamuak berragertzen dira, eta eguneroko jarduerek bigarren mailan uzten dituzten aferak oroitarazten dituzte. Ramon Jau- regi azaldu da egunotan komunikabideetan, eta bere hitzak ezagutu bezain laster zirrara sentitu nuen. Une batez irudikatu nuen XX. mendera itzultzen ginela. Arrazoiak baditu Jauregik isilik gelditzeko, eta esaten dute ez dela sobera estimatua bere alderdian, baina finean politikagintzaren Olinpon egoa jainko boteretsua da. Horrenbestez, Jauregik ere hitz egin behar zuen, bizirik dagoela ahantz ez dezagun.

Ez dugu ahantzi, alta. Estatu terrorismoaren itzala luzea eta zabala da, eta GALen inguruan ibilitakoen artean kokatu dute batzuek eta besteek Jauregi, nahiz eta errugabe gelditu den espainiar epaileen aitzin. Zena zela, PSOEren buruzagietarik bat zen alderdi honek estatu terrorismoa erabili zuenean, eta errepresioaren katean sakonki uztartutako euskarria izan zen. Esanguratsuki, bere ibilbidearen une batzuetan ETArekiko negoziazioaren alde mintzatu zen Jauregi, orain egin duen bezala. PSOE eta negoziazioa Aljerreko elkarrizketa prozesua Euskal Herriaren historiako pasarte bat da. Gaur egungo egoera aintzat hartuta ez dut uste orduan gertatutakoa denbora galtzea denik. Aljerrekoa bukatu ondotik ikasi genuen espainiar Gobernuarendako gerla zikina eta negoziazio esparrua txanpon bereko bi aldeak zirela. PSOEko pertsonaia nagusiek onartu dute iruzur gisa planifikatu zituztela elkarrizketa horiek, ETA ahultzeko estrategiaren urrats bat izanen liratekeelakoan. Negoziazioaren amua, hots.

Bai, nik ere pentsatu nahi dut oraingo PSOEren zuzendaritza ez dela ordukoa. Sinetsi nahi dut Jauregi jadanik ez dagoela lehen mailan, edo ez dagoela orduko posizioetan, bederen. Asmoak, alta, asmoak besterik ez dira. Jauregiren mezuen berri izatea ez da pozgarria izan, iraganarekiko lotura itsusiak berriz ere mahai gainean ikusi ditudalako. Bestalde, nahi duelako hitz egin du Jauregik, eta hitz egiteko aukera eman diotelako ere bai. Garai horietako beste batzuk politikagintzatik kanpo daude, baina Jauregi ez. Gaur egungo PSOE ez da atzo sortu, eta Jauregi batzuk mantentzen ditu. Behin ikasi genuen euskaldunok PSOEren konponbide borondateaz fidatzea arrisku handiko saioa zela. Oraingoan GALen kiratsa oroitarazten diguten pertsonaien hitzak baino gehiago beharko dituzte sinesgarritasuna eskuratzeko. -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat culpa a PSOE y UMP de que aún haya «sillas vacías en nuestras casas»
Mundua
Cuenta atrás para el ahorcamiento del derrocado presidente Saddam Hussein
Euskal Herria
Miembros de PS, PCF y Verdes reclaman implicación a París
Mundua
El Parlamento europeo oirá «A coupla focal» en gaélico
Ekonomia
Los sindicatos estiman un éxito el paro del 90% en las gasolineras alavesas
Euskal Herria
Batasuna mantiene un compromiso «claro e inequívoco» con el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss