GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-30
Markeliñek «Txitxarra eta inurria» lana emango du lehenengoz Bilbon
Guztira hiru idazlek idatzi zuten «Txitxarra eta inurria» alegia: Esopok, Felix Maria de Samaniegok eta Jean de la Fontainek. Bertsioak bertsio, Markeliñe Bizkaiko taldeak berea propioa emango du lehenengoz Bilboko Euskalduna Jauregian, urtarrilaren lehen astean. «Txitxarra ez da alferra, esaten den bezala, eta inurria berekoia da», esan du taldeak.

BILBO

Aisia eta lana arketipoen kontraproposamena baino harago doa Markeliñe taldeak Bilbon estreinatuko duen “Txitxarra eta inurria” alegia klasikoaren bertsioa.

Jon Kepa Zumalde antzerkilaneko kideak adierazi du: «Fontaineren eta Samaniegoren bertsioetan txitxarrak inurriari eskatutakoa bueltatuko diola esaten dio. Inurria, ordea, berekoia da eta harroa». Markeliñek elkartasunaren ikuspegitik landu du testua. «Aisiarekin parekatzen da txitxarra, baina oraingoan artearekin eta kulturarekin lotu dugu. Inurria beti nabarmendu da langile moduan, baina ez dio laguntza ematen txitxarrari ­deskribatu du Zumaldek­. ‘Zer aritu zara egiten denbora honetan guztian?’, galdetzen dio inurriak. ‘Musika jotzen eta jendea alaitzen’, erantzuten dio inurriak». Zumaldek adierazi du: «Txitxarrak mundu osotik bidaiatu du. Gorputzari eta arimari ematen die garrantzi handiagoa diruari eta gauza materialei baino. Inurria berekoia da eta behar duen baino gehiago dauka».

Markeliñek familia-antzerkia lantzen duela argi utzi nahi du. «Gure lanak ez dira umeentzat soilik, ikusle helduei ere gustatzen baitzaizkie, eta horiek ere harritu egiten baitira», adierazi du kideak. Lanean darabilten hizkuntza ere unibertsala da; soinuak, keinuak eta argiak, alegia.

Urtarrilaren 2tik 5era Bilbon izango da, eta ostean, Agurainen (14an), Gernikan (20an) eta Durangon (21ean) egongo da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat culpa a PSOE y UMP de que aún haya «sillas vacías en nuestras casas»
Mundua
Cuenta atrás para el ahorcamiento del derrocado presidente Saddam Hussein
Euskal Herria
Miembros de PS, PCF y Verdes reclaman implicación a París
Mundua
El Parlamento europeo oirá «A coupla focal» en gaélico
Ekonomia
Los sindicatos estiman un éxito el paro del 90% en las gasolineras alavesas
Euskal Herria
Batasuna mantiene un compromiso «claro e inequívoco» con el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss