GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-30
«Kamiñazpi» idazle eta euskaltzaina hil da
·Urterik gogorrenetan euskarari eutsi ziotenen belaunaldikoa izan zen

Jose Maria Etxaburu, «Kamiñazpi», herenegun hil zen, 93 urte zituela. Gerraurrean hasi zen idazten «Ekin» aldizkarian, eta, handik pixka batera, «Euzkadi» egunkarian. Gerrostean, berriz, erbestean eta kartzelan izan ondoren, «Zeruko Argia»n eta beste hainbat aldizkaritan aritu zen. 1966an izendatu zuten euskaltzain urgazle. Liburu batzuk ere idatzi zituen, horien artean Itxaropenak 1991n argitaratu zuen «Neure idazlan bilduma».

HONDARRIBIA

Jose Mari Etxaburu Etxaburu Ondarroan jaio zen, 1913an. Hamabi urte zituela lanean hasi zen, arrain lantegi batean.

Hogei urte zituela, herriko berriak idazten hasi zen “Ekin” aldizkarian; gero, “Euzkadi” egunkarian, “Iturri ondo” eta “Iturrondo” ezizenak erabiliz.

Osasun arazoak zirela-eta, ez zen gerrara joan, eta Bidasoaz beste aldera ihes egin zuen. II. Mundu Gerra hasi eta Ondarroara itzultzen saiatu zen, baina bidean zela preso hartu eta hainbat kartzelatan izan zen.

Libre geratu zenean, ezkondu eta Hondarribira joan zen, eta han eman du bizitza guztia.

1957an, “Zeruko Argia”n hasi zen idazten. Orduan hautatu zuen “Kamiñazpi” ezizena. “Goiz Argi”, “Karmel”, “Anaitasuna”, “Jakin” eta “El Bidasoa” aldizkarietan ere argitaratu zituen lanak. “Pan-Pin” haurrentzako aldizkarian, berak prestatu ohi zuen bizkaierazko orria. Auspoan ere bertso berriak plazaratu zituen.

Sari ugari jaso zuen, besteren artean Irungo lehen literatur lehiaketako nagusia, “Errijaiak eta San Martzialgo Alardea” lanagatik, edota Gernikaren 600. urteurrena zela-eta, herri horretan antolatu zuten lehiaketako bigarren saria, “Maitasunaren arantzak” lanari esker.

Honako liburuak argitaratu zituen: “Ondarrabiako kondaira” (Itxaropena, 1966), “Txolintxu” (Edili, 1972), “Neure lau urteko ibilerak” (Etor, 1988) eta “Neure idazlan bilduma” (Itxaropena, 1991).

Bizitza guztian euskararen alde egin zuen. Euskara bera debekatuta zegoen garaian, gramatika ikasketa batzuk prestatu zituen eta Ondarroan zegoen maisu galiziar baten laguntzaz, euskara irakasteko tokia lortu zuen. Eibarko ikastolaren sorreran ere parte hartu zuen.

1966an, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. 2001ean, Hondarribiko Udalak omendu zuen. Euskerazaleak elkarteko kide zen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat culpa a PSOE y UMP de que aún haya «sillas vacías en nuestras casas»
Mundua
Cuenta atrás para el ahorcamiento del derrocado presidente Saddam Hussein
Euskal Herria
Miembros de PS, PCF y Verdes reclaman implicación a París
Mundua
El Parlamento europeo oirá «A coupla focal» en gaélico
Ekonomia
Los sindicatos estiman un éxito el paro del 90% en las gasolineras alavesas
Euskal Herria
Batasuna mantiene un compromiso «claro e inequívoco» con el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss