GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-30
Gazteluko Udalak babesa eman die kartzela zigorra jaso duten herritarrei
Gazteluko Udalak babesa eta elkartasuna helarazi die Gipuzkoako Auzitegiak azaroan zigortu zituen kultur etxeko bost langile ohiei eta Tolosaldeko beste zortzi bizilagunei, horien aurkako prozedura eta epaia bera «onartezinak» direla argudiatuta. Gainera, 11 herritar horiek espetxeratu ez ditzaten ­bi urteko kartzela zigorra jaso dute­ bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa agertu du. Bihar eguerdirako, esaterako, elkarretaratzera deitu du.

GAZTELU

Pilar Zubiarrain abokatu eta EAJren Altzoko zinegotzi ohiaren (egun herri horretako alkate da) aurka «bortxakeria erabiltzea» leporatuta, Gipuzkoako Auzitegiak bi urteko espetxe zigor bana jarri die Gazteluko kultur etxeko bost langile ohiri eta Tolosaldeko beste zortzi herritarri (beste 12 akusatuak absolbitu egin zituen). Epaia, baita prozedura bera ere, «onartezintzat» jo ditu Udalak.

Epaitutako gertaerak 1999 eta 2000 urte bitartean jazo ziren, orduan Alkatetzan zen Gazteluko Herritarrak taldeak (jeltzaleen gertukoa) aipaturiko bost langileak kaleratu zituenean. Erabakia salatzeko, langileek eta hainbat herritarrek mo- bilizazioak egin zituzten. Protesta horien atzean «bortxakeria» eta «mehatxuak» ikusi zituen Fiskaltzak, baita Gazteluko Herritarrak taldeko orduko hautetsiek eta Zubiarrainek ere, epaiketan adierazi zutenez.

Gazteluko Udalak hori guztia gogora ekarri du prentsa adierazpen batean, eta urte haietan Udalbatzan gehiengoa zuen taldearen jarduna salatu du:«Bere kudeaketa okerra eta gaiztoa izan zen, herritarren kalterako». Gainera, erabaki hark kultur etxea ixtea ekarri zuela eta langileek kalte-ordaina jaso zutela nabarmendu du, «justua izan ez zen kaleratzeagatik».

Udalaren adierazpena Gazteluko auzipetuek aurkeztutako mozioaren ondorio da. Idatzian, besteak beste, «herri eredu baztertzaile, ukatzaile eta txikitzailea bultzatu nahi dutenen aurrean, partaidetza, eskubideen aldarrikapena eta eraikuntza»sustatzeko apustua egin dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat culpa a PSOE y UMP de que aún haya «sillas vacías en nuestras casas»
Mundua
Cuenta atrás para el ahorcamiento del derrocado presidente Saddam Hussein
Euskal Herria
Miembros de PS, PCF y Verdes reclaman implicación a París
Mundua
El Parlamento europeo oirá «A coupla focal» en gaélico
Ekonomia
Los sindicatos estiman un éxito el paro del 90% en las gasolineras alavesas
Euskal Herria
Batasuna mantiene un compromiso «claro e inequívoco» con el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss