GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-12-30
Milaka somaliarrek Etiopiako tropen aurkako protesta egin dute Muqdishon
Muqdisho Somaliako hiriburuak oso irudi kontrajarriak agertu zituen atzo. Alde batetik, Mohamed Ali Gedi «trantsizio gobernuko» lehen ministroa iritsi zen bertara, Etiopiako tropen babesean. Zenbait auzo bisitatu zituen, baina atzerritarren konboi armatuaren erdian. Bestalde, milaka lagunek harrika hartu zituzten etiopiar soldaduak, eta manifestazioa egin zuten indar okupatzaileek Somalia utz dezatela exijitzeko. Islamiarrek gerrillen gerra iragarri dute.

MUQDISHO

Atzo arratsaldean milaka lagunek manifestazioa egin zuten Muqdisho hiriburuan Etiopiako Armadaren aurka. Tawfiq eta Suuqaholaha iparraldeko auzoetan adierazi zuten beren haserrea, eta dendariak establezimenduak ixtera behartu zituzten. Suzko barrikadak egin zituzten makina bat puntutan. «Ez ditugu nahi etiopiarrak gure hirian; kanpoan geratu behar dute», esan zien kazetariei Abdulahi Shegow Nur manifestariak. Beste batek, Ureyja Abdulkader 34 urteko gasolina saltzaileak, «traidore» deitu zien Gedi lehen ministroari eta bere aldekoei, etiopiarrei Somaliako ateak zabaltzeagatik.

Kontuan hartu behar da orain ia hogeita hamar urte, Somaliaren eta Etiopiaren arteko gerra izan zela, eta geroztik etiopiarrak ez direla ongietorriak aldameneko herrialdean.

Manifestari batzuek zabalik ikusi zituzten dendak harrikatu zituzten. Dendari batzuek armak erakutsi zituzten, eta airera tiro egin, baina ez zen izan zauriturik.

Muqdishoko beste muturrean, ia ordu berean, Mohamed Ali Gedi «trantsizio gobernuko» lehen ministroak «garaipen-sarrera» izan nahi zuena egin zuen. Afgoye hiritik, Etiopiako Armadako helikoptero batean eraman zuten hiriburura. Aparatuak Muqdishoko aireportuan utzi zuen Gedi. Hortik aurrera etiopiar tropen erdian jarraitu zuen. Ehunka lagunek ongietorria egin zioten. Gedik atentatua izan zuen joan den azaroan, Muqdishon bertan.

Gerra-legea ezarriko dute

Aireportuan hitz egin zuen lehen ministroak kazetariekin. «Gobernuaren tropek hiriburu osoa daukate kontrolpean», adierazi zuen. Islamiar milizianoek ostegunean Muqdishotik alde egin zutenetik edo ezkutatu zirenetik, oso giro nahasia nagusitu zen hiriburuan, tiroketa ugarirekin. Istilu horietan 13 pertsona hil ziren, atzo ematen zituzten datuen arabera. Gedik agindu zuen egoera bere onera ekartzea dela bere lehentasuna.

Gerra-legea ezarriko du «trantsizio gobernuak». Hiru hilabeteko iraupena izango du, atzo iturri ofizialek adierazitakoaren arabera. Legea onartu gabe dagoen arren, bart, hiriburuko biztanle gehienek kaleak utzi eta etxeko bidea hartu dute, ilundu eta gero kalean egotea arriskutsuegia zelakoan.

Gedik nagusitasun itxura eman nahi duen arren, islamiarrek agindu dute gerrillen gerra jarriko dutela abian. Hiriburutik desagertu direla dirudi, baina miliziano asko bertan geratu dira, ezkutatuta. «Ez dakite zeri egin behar dioten aurre eta, gauzak argitu arte, ezkutatuta jarraituko dute», esan zuen Muqdishoko kazetari batek. Hitz horiekin bat dator Mohamed Ibrahim Bilal Epaitegi Islamikoen Batasuneko burua. Hegoaldeko Kismayo hirian batu dira miliziano gehienak, Kenyako mugatik gertu.

Mohamed Ibrahim Bilalek France Presse agentziari esan dio: «Gure indarrak bazter guztietan daude eta hemendik egun batzuetara hasiko dira erasoan. Eraso eta ihes egin, horixe egingo dute».



Inusual y dura crítica a EEUU de los ulemas saudíes

DUBAI

Al criticar con una inusual virulencia el apoyo de EEUU a la invasión etíope de Somalia, los ulemas saudíes han provocado el desconcierto del régimen saudí, aliado de Washington pero que extrae su legitimidad de la religión, coinciden los analistas.

«La alianza americana con el agresor etíope (...) prueba la necesidad de proseguir con la yihad defensiva contra este Gobierno estadounidense y de hacer fracasar sus planes», reza el comunicado firmado por catorce eminentes ulemas saudíes.

El analista Hani Makchabandi se muestra poco sorprendido por la dureza del escrito. «No hay que olvidar que Arabia Saudí está dominada por las corrientes salafistas, algunas de ellas extremistas, y que la sociedad saudí es extremadamente hostil a EEUU. Muchos saudíes veneran a Osama Bin Laden», recuerda.

El régimen saudí seguía ayer sin reaccionar oficialmente a la invasión de Somalia. La prensa, totalmente controlada, le dedicaba escasa atención.

El principal opositor saudí, en el exilio en Londres, Saad Al-Fakihh, asegura que «hay una coordinación política y de seguridad estrecha entre Ryad y Washington, también en el tema de Somalia». Y es que «lo que sobre todo teme Ryad es una eventual implantación de Al Qaeda en este país del Cuerno de Africa, que podría servir de santuario para los mujahidines que luchan contra el reino saudí».

Este opositor critica a los ulemas por no ir más allá y criticar, como hacen con los chiítas, la complicidad saudí con EEUU.

Las tropas invasoras asaltan un hospital

Las agencias informaron de un incidente contra los voluntarios de Médicos sin Fronteras, cuando fuerzas fieles al Gobierno de Gedi y tropas etíopes asaltaron un hospital en Dinsor, a 130 kilómetros de Baidoa, donde amenazaron a la plantilla y confiscaron los informes médicos de los pacientes, según informó el director de la misión de MSF-Suiza en Somalia, Gustavo Fernández, un día después de que dichas tropas se hicieran con la ciudad. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat culpa a PSOE y UMP de que aún haya «sillas vacías en nuestras casas»
Mundua
Cuenta atrás para el ahorcamiento del derrocado presidente Saddam Hussein
Euskal Herria
Miembros de PS, PCF y Verdes reclaman implicación a París
Mundua
El Parlamento europeo oirá «A coupla focal» en gaélico
Ekonomia
Los sindicatos estiman un éxito el paro del 90% en las gasolineras alavesas
Euskal Herria
Batasuna mantiene un compromiso «claro e inequívoco» con el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss