GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-12-30
- Esku pilota
Jokin Errastik, azken «klasikoetako» batek, agur esango du gaur Tolosan
·Azkoitikoak Aimar Olaizola izango du aurrelari, Bengoetxea VI.aren eta Zearraren aurka

Jon ORMAZABAL
GASTEIZ

Berak amestu bezala, txuriz jantzita esango dio agur pilotari gaur arratsaldean Tolosako Beotibarren, indarra eta abiadura gailentzen diren egun hauetan geratzen zen azken pilotari klasikoetako batek. 1985eko uztailaren 24an Zarautzen debuta egin zuenetik bildutako txapelak gehiegi izan ez diren arren, baliteke bere enpresak antolatutako Gabonetako Torneoa irabaziz uztea pilotalekuak Jokin Errastik, Aimar Olaizola lagun duela, Oinatz Bengoetxearen eta Oier Zearraren aurka jokatuko baitu finala.

Leitzakoak eta Galdakaokoak finalerdietan Mikel Unanueri eta Ruben Belokiri irabazi zietenez, horrenbeste urtetan aurrelari izan duen Añorgakoa ez du bere azken partidan tartean izango, baina ez da urruti ibiliko, Errastik berak GARAn aitortu bezala, berarekin partidarik gehien jokatu duen pilotaria baita. Printzipioz, hirugarren partida jokatzeko iragarri- ta zegoen, baina zuntzetako arazoengatik ezingo du jokatu.

Errastiren agurra azkenaldian horren nabaria den belaunaldi eta estilo aldaketaren beste froga argi bat baino ez da. Materialarekin batera, pilotariek fisikoki izugarrizko garapena izan duten bitartean, azkoitiarrak kantxan izan duen kokapenari eta pilota baztertzeko gaitasunari esker eman ditu hogei urtetik gora profesionaletan.

Binaka makina bat partida jokatuak dituen arren, txapelketetan ez du zorte gehiegirik izan Jokin Errastik. Bere garaipenen zerrendan Lehen Mailako txapel bakarra ageri da, 1998an Unanuerekin Donostian irabazi zuen binakakoa, finalean Etxaniz eta Elkoro 22 eta 21 mendean hartuta. Bi urte geroago, 2000. urtean, finalera iritsi ziren berriz Unanue eta Errasti, baina finalean 22 eta 19 galdu zuten Titinen eta Lasaren kontra. Bigarren mailan, Buruz Buruko txapela ere irabazi zuen Jokin Errastik 1991n .

Baina bere profesionaltasunarekin irabazitako pilotazaleen errespetuaz eta maitasunaz gain, berdintzea erraza izango ez den marka bat ere emango du Azkoitiko atzelariak kantxetatik. Izan ere, Jokin Errasti zortzi hilabetez egon baitzen partida bakar bat ere galdu gabe 1997ko urriaren 26tik 1998ko ekainaren 21era arte, eta 33 garaipen lortu zituen jarraian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat culpa a PSOE y UMP de que aún haya «sillas vacías en nuestras casas»
Mundua
Cuenta atrás para el ahorcamiento del derrocado presidente Saddam Hussein
Euskal Herria
Miembros de PS, PCF y Verdes reclaman implicación a París
Mundua
El Parlamento europeo oirá «A coupla focal» en gaélico
Ekonomia
Los sindicatos estiman un éxito el paro del 90% en las gasolineras alavesas
Euskal Herria
Batasuna mantiene un compromiso «claro e inequívoco» con el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss